Jaizkibel Bizirik-ek web berria estreinatu du kanpo kaiaren aurkako sinadura kanpainarekin
Jaizkibel Bizirik taldeak webgune berritua estreinatu du kanpo kaiaren aurkako sinadura kanpainarekin batera. Herritarrek inprimakia webgunetik jaitsi dezakete. Azken eguna hilaren 22a da.
Helbide berarekin, www.nodo50.org/jaizkibel, Jaizkibel Bizirik taldeak web orria berritu du. Horren baitan kanpo kaiaren aurkako sinadura kanpaina jarri du martxan. Pasaiako Portuaren Azpiegituren Plan Zuzentzailearen ingurumen tramitazioren momentu “garrantzitsua” dela eta, Jaizkibel Bizirik-ek web orri berrian gairi buruzko atal berezia prestatu du. Bertan, alegazioak prestatzeko dokumentu tekniko guztiak eskura daitezke. Bestalde, eta kanpo kaiaren kontrako ekimenean herritarren partaidetza errazteko, sinadurak biltzeko inprimakia ere deskarga daiteke, eskudun diren administrazioen aurrean alegazio moduan aurkeztuko direnak.