Trialsin eta Freestyle motokros erakustaldia larunbatean hondartzan
Larunbat arratsaldean, Hondarribiko kai-muturrean, hau da, hondartza inguruan, Trialsin eta Freestyle motokros erakustaldia egingo dute bigarren urtez doan, eta ikuslego guztiarentzat. Iaz egin zuten moto erakustaldia lehengo aldiz Hondarribian, eta arrakasta handia izan zuen, eguraldia lagun izan zuten, eta hondartza ingurua moto zalez bete egin zen. Arratsaldea girotzen hasteko, Euskadiko txapelketarako puntuagarria izango den Hondarribiko Trialsinari ekingo diote 17:00etatik aurrera. Bertan, iaz junior mailan Munduko txapelduna izan zen Ion Areitio hondarribiarraren abileziaz gozatzeko aukera izango da. Gainera, Gorka Susperregui hondarribiarrak ere parte hartuko du, baita elite mailan Munduko txapeldun izendatu berri duten Benito Ros nafarra ere. Hauek kai muturreko arroketan ibiliko dira batetik bestera jauzika, eta horrela hankak lurrean jarri gabe, bizikleta gainean ahalik eta denbora gehien aguantatzen saiatuko dira. Areitio munduko txapelduna Ion Areitio hondarribiarraren zain izango dira zale asko larunbatean, izan ere, sei urterekin irabazi zuen bere lehenengo proba, eta ordutik gelditu gabe dabil. 18 urterekin askok nahiko lukete bere palmaresa, izan ere, hainbatetan izan da munduko txapeldun trialsin diziplinan, eta bide emankorrena egiteke du oraindik. Freestyle motokros erakustaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta etorkizun oparoa izan dezaken Abraham Parra gazteak parte hartuko du, Jeremy Rouanet pilotu frantsesarekin batera.Emozioz beteriko arratsaldearekin bukatzeko, kirolariek autografoak sinatuko dituzte 20:00etatik aurrera [...]
Larunbat arratsaldean, Hondarribiko kai-muturrean, hau da, hondartza inguruan, Trialsin eta Freestyle motokros erakustaldia egingo dute bigarren urtez doan, eta ikuslego guztiarentzat. Iaz egin zuten moto erakustaldia lehengo aldiz Hondarribian, eta arrakasta handia izan zuen, eguraldia lagun izan zuten, eta hondartza ingurua moto zalez bete egin zen.
Arratsaldea girotzen hasteko, Euskadiko txapelketarako puntuagarria izango den Hondarribiko Trialsinari ekingo diote 17:00etatik aurrera. Bertan, iaz junior mailan Munduko txapelduna izan zen Ion Areitio hondarribiarraren abileziaz gozatzeko aukera izango da. Gainera, Gorka Susperregui hondarribiarrak ere parte hartuko du, baita elite mailan Munduko txapeldun izendatu berri duten Benito Ros nafarra ere. Hauek kai muturreko arroketan ibiliko dira batetik bestera jauzika, eta horrela hankak lurrean jarri gabe, bizikleta gainean ahalik eta denbora gehien aguantatzen saiatuko dira.
Areitio munduko txapelduna
Ion Areitio hondarribiarraren zain izango dira zale asko larunbatean, izan ere, sei urterekin irabazi zuen bere lehenengo proba, eta ordutik gelditu gabe dabil. 18 urterekin askok nahiko lukete bere palmaresa, izan ere, hainbatetan izan da munduko txapeldun trialsin diziplinan, eta bide emankorrena egiteke du oraindik.
Freestyle motokros erakustaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta etorkizun oparoa izan dezaken Abraham Parra gazteak parte hartuko du, Jeremy Rouanet pilotu frantsesarekin batera.Emozioz beteriko arratsaldearekin bukatzeko, kirolariek autografoak sinatuko dituzte 20:00etatik aurrera hondartza inguruan.