HONDARRIBIKO JAIAK. Hilak 11, Baserritar Eguna
08:00. San Telmo Tiro zelaian, eskualdeko eta elkartekoentzat Plater Tiraketa. Azeri Elkarteak antolatua.
09:30. Goizut dultzaineroen Diana.
09:30. Baserritarren Eguna. Azienda, fruta eta barazki lehiaketak, Zumardian.
12:00. Bertsolariak, Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano, Zumardiko kioskoan.
12:00. Erraldoiak eta buruhandiak, Zezen Plazatik abiatuta. Hirigune Historikotik pasa eta Zumardiraino iritsiko dira.
17:00. Idi-proba, Zumardian.
17:00. Profesional mailako Esku Pilota Jaialdia. Lehen partida: Ugalde–Martinez/Errandonea-Erostarbe. Bigarren partida: Ezkurdia–Zabaleta/Altuna III-Rezusta.
17:30. Zoro gaitezen, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna, Arma Plazan.
18:00. Baserritarren Egunaren jarraipena. Herri kirolak eta trikitilariak, Zumardian.
18:00. Euskal erromeria, Santiago kalean. Meakako Adixkideak Dantza Taldearen eskutik.
18:30. Txokolatada, haur eta gazteentzat, Arma Plazan.
19:00. Kantu-jira, San Pedro kalean, Kantaka taldearen eskutik.
20:30 Kontzertu berezia, Bentan: Et Incarnatus Orkestra eta euskal pop-rock izarrak: Gorka Sarriegi, Izaro, Niko Etxart, Alex Sardui, Petti kantariak.
21:00. Zezensuzkoa, San Pedro kalean.
22:30. Suak, Caballer FX Global Focs-en eskutik, Butron pasealekutik ikusteko.