Bihar egingo dute Hondarribiko errepresaliatuen aldeko ekitaldia, jaietako lehen egunean.
Tomas Elgorriagari elkarrizketa egin diogu Hendaian. 18 urte eta gero itzuli da Euskal Herrira, baina baldintzapean dago aske, eta ezin du jaioterrira pasa.
Gaur goizean askatu dute. Senideak eta lagunak joan zaizkio bila Parisera. Hamarrak eta laurdenetan atera da Fleury-Merogis espetxetik.
Urtarrilean bost urteko zigorra ezarri zioten Elgorriagari, horietatik bi baldintzapean aske betetzeko. Alemaniako espetxealdia kontuan izan dute.
Martxoan bost urteko zigorra ezarri zioten, horietatik bi baldintzapean. Alemanian preso emandako denbora aintzat hartu du Parisko epaileak.
Bost urteko zigorra ezarri diote, baina bi ez lituzte espetxean bete beharko. Alemaniako zigorraren konputazioa zehazteke, urrian beteko luke espetxealdia.
Tomas Elgorriaga eta Fleuryko gainontzeko presoak hilaren 1etik zeuden borrokan, zaindari bat Iñaki Reta elorriarraren kontra oldartu eta gero.
Tomas Elgorriaga hondarribiarra eta beste bost euskal preso borrokan daude hilaren 1etik.
Iazko martxoan epaitu zuten lehen aldiz hondarribiarra baina fiskaltzak epaia errekurritu zuen, eta berriro epaitu dute Tomas Elgorriaga.
Bihar eta etzi epaituko dute hondarribiarra Parisen. Alemanian atxilotu zuten Tomas Elgorriaga, 2014ko urrian, eta urtebetera eta Frantziara estraditatu.