Tomas Elgorriaga eta Fleuryko gainontzeko presoak hilaren 1etik zeuden borrokan, zaindari bat Iñaki Reta elorriarraren kontra oldartu eta gero.
Etxeratek jakinarazi duenez, bertan behera geratu da Frantziako Fleury-Merogis espetxean dauden Tomas Elgorriaga hondarribiarrak eta gainontzeko euskal presoek
hilaren 1ean abiatutako borroka dinamika.
Nonbait, Iñaki Reta elorriara jipoitu zuen zaindaria lekuz aldatu dutela esan die espetxeko zuzendariak presoaren senideei: “Iñaki Retaren senide batek espetxeko zuzendariarekin edukitako harremanetan jakin duenez, euskal presoekin jarrera bortitza eduki duen funtzionarioa lan leku horretatik kendua izan da eta euskal presoek, beraz, ez dute berekin harremanik edukiko”, azaldu du presoen senide eta lagunen elkarteak. Hori zen abiatutako protestak geldiarazteko baldintza eta, helburua beteta, protestaldia uztea erabaki dute Fleuryko euskal presoek.