Aurreko Korrikan ez bezala, Iparraldetik etorriko da aurtengo lasterketa, Hendaiatik zehazki. 00:42 inguruan helduko da Irunera.
20. Korrika Irundik pasatzen.
Hiru hilabete besterik ez dira falta euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Euskal Herria zeharkatzen hasteko. Apirilaren 4an hasiko da, Garesen eta apirilaren 14an Gasteizen izango du helmuga 21. Korrikak. Bide horretan, tipi-tapa tipi-tapa, apirilaren 8an helduko da lekukoa eta harekin batera ehunka korrikalari Bidasora. Aurten gainera, gauez egingo dute korrika irundarrek.
Aurreko Korrikan ez bezala, Iparraldetik etorriko da aurtengo lasterketa, Hendaiatik zehazki. 00:42 inguruan helduko da Irunera. Hiriko kaleak zeharkatu ostean, 00:54an Hondarribitik pasa eta ondoren berriz ere hirira bueltatuko dira lasterkariak (01:36 inguruan). Orduan, Bera eta Lesakarako bidea hartuko dute korrikalariek, Nafarroa zeharkatzen hasteko.