Aurrekontu partehartzaileen lehen fasea amaitu dute

Atzoko saioaren irudia.

Atzo, ia ehun lagun bildu ziren Luis Mariano gizarte zentroan, 2019ko aurrekontu partehartzaileen bigarren saioan. Atzoko bilkurarekin, amaiera eman diote lehen faseari, eta dagoeneko aukeratu dituzte finalera pasako diren beste zazpi proposamenak.

Hala, bertaratutakoek ondorengo zazpi proposamen aukeratu dituzte:

  • Urdanibia-Puianako kirol parkerako estalkia egitea.
  • Pinadiko haur parkeko birmoldaketarekin amaitzea.
  • Eguzkiza eskolako jolastokia eraberritzea.
  • Oinaurreko lursailean kirol ekipamendua instalatzeko proiektua egitea.
  • Jostun kaleko plazan ekipamendua hobetzea (hiri-altzariak, iturria, jolasteko gunea…) eta estalkia jartzea.
  • Animali guneetan mantenua hobetzeko aurrekontua handitzea.
  • Katea eta Urdanibia bitartean oinezko konexioa eta bidegorria egitea.

Era berean, finalera pasako diren 20 proposamenez gain, internet bidez udalak jaso dituen sei proposamenak falta dira. Orain arte, 258 jaso dituzte. Hilaren 26an (astelehena) irekiko dute bozka emateko aukera eta urriaren 1ean itxiko dute. Urriaren 4an aurkeztuko dituzte proposamen finalistak, Palmera Montero Gunean (19:00etan).

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend