Aurrekontu partehartzaileek badituzte lehen zazpi proposamen finalistak

Lehenengo saioko irudia.

Atzo, Irungo Palmera Montero Gunean, ehun irundar baino gehiago bildu ziren, 2019ko aurrekontu partehartzaileen lehenengo saioan. Bertaratutakoak talde ezberdinetan banatu zituzten, eta edonork proposamenak botatzeko aukera izan zuen.

Hala, dagoeneko lehenengo zazpi proposamen finalistak aukeratu zituzten. Ondorengoak dira zazpi horiek: Gazteluzar bideko obrak amaitzea (23 bozka), zeramika tailerraren berrikuntza (21 bozka), jarduera kulturalak sustatzeko 150.000 euro inbertitzea (18 bozka), Artia ondoko futbol zelaian estalkia egitea (18 bozka),Pintor kaleko berrurbanizaziorako proiektua idaztea (17 bozka), Ongizate saileko pertsonala handitzea, adinekoen arreta hobetzeko asmoz (17 bozka) eta Beraketa kaleko eremua berrurbanizatzea (13 bozka).

Datorren saioa hilaren 19an egingo dute, 19:00etan, Luis Mariano zentroan. Atzo bizilagunek botatako proposamenez gain, internet bidez 30 proposamen baino gehiago jaso dituztela jakinarazi dute udaletik.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend