Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

«Bizitza horrelakoa da, etenik gabeko guda bat»

Euren herrialdeetatik ateratzen direnetik bidai luze eta gogorrari egin diote aurre Lakaxitan dauden migranteek. Egoera zaila izan arren, gehienek itxaropenez ikusten dute etorkizuna

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/08/31

Jean Claude Kamerungo kazetaria.

Euren herrialdeetatik ateratzen direnetik bidai luze eta gogorrari egin diote aurre Lakaxitan dauden migranteek. Egoera zaila izan arren, gehienek itxaropenez ikusten dute etorkizuna

Gogorra. Hala definitu dute Lakaxita Gaztetxean ostaturatuak dauden migranteek pairatzen duten egoera. Joan den uztailetik ehunka pertsona pasatu dira bertatik, gizarte eragileek eskainitako laguntzari esker. HITZA bertan izan da, eta horietako birekin hitz egin du, euren herrialdeetatik Europarako ibilbideaz, bidean aurkitutako oztopoez, eta etorkizunari begira dituzten ametsez. Jean Claude kamerundarra kazetaria da ofizioz, eta beste herrikide askok bezala, bere etxea utzi behar izan zuen. Orain dela hiru urte egin zuen alde bere herritik, eta ordutik, herrialdez herrialde bidaiatu du, soilik helburu bakarrarekin: Frantziara iristea. «Bidaia oso gogorra izan da, milaka oztopo aurkitu ditut bidean, baina beti diot bizitza horrelakoa dela, etenik gabeko guda bat». Kamerundik atera eta Nigeria, Saharako desertua eta Moroko zeharkatu ostean, patera batean iritsi zen Iberiar penintsulara. Ibrahimen egoera oso antzekoa da. Ginea Konakrytik atera zen orain dela bi urte, eta hasieratik, bere nahia Espainiako Estatura iristea izan da. «DBHko ikaslea nintzen eta nire ikasketak bere horretan utzi behar izan nituen», dio. Europa iparraldera joaten diren gehienek bertan senide edota lagunen bat izaten dutela kontatu dute Sare Herritarreko kideek, baina Ibrahimek bidaia bere aldetik egitea erabaki du: «Ez dut ez seniderik ez lagunik hemen, bakarrik nago, hortaz, edozer egiteko burujabe izan nahi dut, aske. Nire historiari jarraipena eman nahi diot hemen». Azken asteotan Frantziako Poliziak mugan kontrolak handitu ditu, eta hortaz, gero eta zailagoa dute Paris edota Lyonerako bidea hartzea. Jean Claude: «Bost egun daramatzat Irunen eta jada hiru aldiz saiatu naiz muga zeharkatzen. Ezinezkoa izan da».   Are gehiago. Sare Herritarrak eta zenbait sindikatuk salatu dutenez, Euskotreneko langileei migranteak ikusiz gero poliziari abisua pasatzeko agindua ematen ari dira, eta asko, Ficobako geltokian jaistera behartu dituztela kontatu dute, amorruz. Egoera oso zaila izan arren, Irunen askok bigarren familia bat aurkitu dutela diote bi afrikarrek. «Oso ondo portatzen ari dira gurekin, janaria eta arropa ematen digute eta babes handia sumatu dugu», dio kamerundarrak. Hurrengo pausoa zein izango den zehazki ez jakin arren, biek, eta talde guztiak, itxaropena dute etorkizunak irribarre egingo diela.
+ Irakurri ‘Etorkizun oparo baten bila’ erreportajea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.