Eskura ezazu ‘Arraunaren biblia’ HITZA-ren bitartez

Liburuaren azala.

Liburuaren azala.

Xabier Castrillon arraun zale hondarribiarrak Arrauna ezagutzeko kronika 2003-2017 liburua egin du. Goi mailako arraunaren XXI. mendeko lanik osoena da, kirol horren aro modernoa ulertzeko ezinbestekoa. Ia 450 orrialdetan, Castrillonen pasio den kirolaren gaineko era guztietako xehetasunak aurki daitezke, batez ere, Traineru Kluben Elkartearen (TKE) ligako emaitzak, baita txapelketetakoak (Gipuzkoakoak, Euskadikoak eta Espainiakoak) eta Kontxakoak ere; Kontxaren atalean, hainbat bitxikeri eta datu berezi daude. HITZAren bitartez eskura daiteke.

2003-2017 tartean izan diren estropada guztietako irabazleen berri (eskifaiekin, denborekin…) ematen du Castrillonek liburuan fitxa bidez. Horrez gain, fitxa horietako bakoitzean estropada horren gainean entrenatzaileek, kirolariek eta kazetariek emandako iritziak daude, prentsatik jasoak. Gainera, sarreraren atalean, arraunean aditu direnen iritziak (arraunlarienak ere) daude. Liburuaren azken zatia hain maite duen Hondarribia Arraun Elkarteari eskaini dio.

Estatistikak, argazkiak, datuak, gogoetak… Denetik aurki daiteke argitalpenean. Informazio gehiago izateko, sartu ondoko estekan. HITZAk liburuaz egin zuen erreportajearena da.

+ ‘Arrauna ezagutzeko kronika 2003-2017’, erreportajea.

HITZAren bitartez lor daiteke liburua, honako bideak jarraituz:

Liburuaren prezioa honakoa da:

  • HITZAko harpidedunentzat 22,5 euro.
  • HITZAko harpidedun ez direnentzat 25 euro.

Eskaera egiterakoan derrigorrez honako datuak eman behar dira:

  • Izen abizenak.
  • Helbidea.
  • Telefono zenbakia.
  • HITZAren harpidedun bazara, kodea.
  • NAN zenbakia.
  • Kobraketa egiteko kontu korronte zenbakia.

Liburua helarazteko eskatzaile bakoitzarekin jarriko gara harremanetan. Inprentarako eskaera, egon diren eskaeren arabera egingo da.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend