Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

AP-8 autobidetik sarbide berria izango du Irunek

Guztira, 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin ekingo diote obrari, eta 15 hilabeteko epean gauzatzea aurreikusi dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/03/16

Lapitze auzo inguruan egingo dute sarbide berria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi berri duenez, Irunek AP-8 autobidetik sarbide berria izango du. Bidegik bideratuko ditu obra guztiak, eta adierazi dutenez, urtea amaitu aurretik hasiko dituzte lanak. Sarbide berriarekin Belaskoenea-Katea ingururako sarrera hobetu nahi dute, Donostiatik eta Donostiaranzko sarrera eta irteerak errazteko. Guztira, 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin ekingo diote obrari, eta 15 hilabeteko epean gauzatzea aurreikusi dute. Autobidearen 4.300 kilometro puntuaren parean egingo dute sarbide berria, Lapitze auzoan, Behobiaren eta Irun-Barrerako ordainlekuen artean zehazki. Aldunditik aurreikusi dutenez, eguneko, 2.500 ibilgailuk erabiliko dute  sarbidea. Guztira, errepide bikoitz bat, zubibide bat eta autobideko sarrerako eta irteerako erreiak eraikiko dituzte. Oinaurreko biribilgunean hasiko da lotura berria, eta bide berriak 50 metroko kanpo diametroa izango duen biribilgune batera bideratuko dute. Biribilgune horretatik pasako da sarbide berria. Autobiderako irteera bidea maldan egingo dute, eta AP 8 autobidearen gainetik igaroko da, 47 metroko altueran. Irungo Udala, kezkati 2016an, Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusi Markel Olanok proiektua adostu zutela jakinarazi dute Irungo Udaleko Obra sailetik. Joan den urtarrilean aldundiari bilera eskaera egin ziotela adierazi dute udaletik (proiektuaren egoeraz hitz egiteko), eta oraindik erantzunaren zain daudela. Olanok onartutakoa errealitatea izango den “ziurtatu ezin” dutela adierazi du Mugikortasun, Bide Publiko eta Obren ordezkari Cristina Labordak, eta “ezinezkoa” dela aldundiak gai honetan eman dituen pausoak ezagutzea. Egoera horren aurrean, aldundiak proiektuan egin dituen “aurrerapen nuluen” inguruko azalpenak emateko bilera baten eskaerarekin jarraituko dutela jakinarazi dute udaletik. EAJ berriz, pozik Irungo EAJko Xabier Iridoy, sarbide berriak Iruni eta irundarrei emango dizkien “onurak modu baikorrean” baloratu ditu. Hiriak duen “arazo garrantzitsuenetako bati irtenbidea” eman diotela argudiatu dute jeltzaleek,  trafikoa antolatzeko baliagarria izango dela. Bestalde, Udal Gobernuak sarbidearen inguruko albistearen aurrean “erakutsi duen jarrerarengatik harridura” azaldu nahi izan dute. Beste behin “bere burua biktima gisa” hartzea leporatu diote Irungo alderdi sozialistari, eta Santano alkateak bestelako erakundeekin elkarlanean aritzeko “ezgaitasuna” erakutsi duela salatu dute. “Benetan Irunen interesak defendatu nahi baditugu, hori ez da jarraitu beharreko bidea”, adierazi du Iridoyk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.