Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ikerketa batzorde bat abiatzeko mozioa erregistratuko dute SPI eta EH Bilduk

Xabier Iridoy Hirigintza ordezkari ohiak egindako lana ikertu nahi dute horrela, eta Jose Antonio Santano alkatearen akusazioak egia ala gezurra diren argitu.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/02/20

David Soto (SPI) eta Jokin Melida (EH Bildu), gaurko agerraldian.

Irungo Si Se Puede eta EH Bilduk agerraldia egin dute gaur. Bertan, David Soto (SPI) eta Jokin Melida (EH Bildu) Udal Gobernuaren hausturaz eta hemendik aurrera emango dituzten pausoez aritu dira. Sotok hartu du hitza lehenik. Xabier Iridoy Hirigintza ordezkari ohiak Korrokoitz eremurako Plan Berezia garatzeko adostasun batetara iritsi zela jakinarazi zuenetik, “sekulako larritasuna” izan duten gertaerak gogoratu ditu, besteak beste, Jose Antonio Santano alkateak Hirigintza ordezkaria legetik kanpo eta udaleko teknikarien txostenetatik harago lan egin zuela salatzea, edota Irungo EAJk eta Iridoyk epaitegietara jo izana. Alkateak Iridoyri esandako hori “intsinuazio oso esplizitua” izan zela salatu du SPIko bozeramaileak, eta Santanok hedabide bati esandakoa gogoratu du: “Hau Marbellan ez dakit nola deituko zen”. Sotok adierazi duenez, bi taldeek (SPI eta EH Bildu) “okasio ugaritan” gertatutakoa argitzeko beharra adierazi dutela nabarmendu du. Santanoren adierazpenetan egiarik dagoen jakin nahi dute, eta hala izango balitz, zein neurrian izan duen eragina Irun eta irundarrengan. “PSE-EEk eta EAJk daramaten teatro politikoaren zati izan den jakin behar dugu, edota benetako akusazioak izan diren”, adierazi du. Santanok esandakoa gezurra balitz, alkateak  beregain zer nolako erantzukizuna duen argitu nahi dute. EH Bilduko Jokin Melida bozeramaileak politikan denak ez duela balio nabarmendu du, eta Irungo Udalean “korrupzio edo ilegalitate” kasurik egon bada, alkatea azalpenak ematera “behartuta” dagoela. Akusazioa egia ala gezurra bada ere, akusazio guztien arrazoia azaltzeko eskatu dio alkateari. PSE-EE eta EAJ “hauteskunde zirkuan” kokatzen badira, egoera horrela ez dela geratuko adierazi du, eta ardura politikoak asumitu beharko direla. Bi bozeramaileek argudiatutakoarekin, Irungo Udalean ikerketa batzorde bat abiatzeko mozioa erregistratuko dutela jakinarazi du Melidak. Santanoren akusazioak “ezerezean” geratzen badira, alkateari dimisioa eskatuko diotela azaldu dute, “Irungo herriari eta irundarrei iruzur egiteagatik”. Batzordearen ezaugarriak Sotok batzorde horrek izango dituen ezaugarriak argitu ditu. Helburu bezala, Xabier Iridoyren jarduera ikertu nahi dute, eta ondoren alkateak esandakoa argitu. Batzorde horretan, udal talde bakoitzetik bi pertsonak hartuko dute parte, eta bakoitzak bozka bana izango du. Saio guztiak publikoak izango dira eta bi astean behin elkartzea proposatu dute. Talde politiko bakoitzak egoera argitzeko beharrezko dokumentazioa eskatzeko aukera izango du. Batzarraren amaieran, txosten batean ondorio guztiak bilduko dituzte, eta ondorengo udalbatzarrean ordezkariek txostena onartu ala ez erabaki beharko dute. Agerraldia amaitu bezain laster bi taldeko bozeramaileak eskaera erregistratzera bideratu dira. Azaldu dutenez, plenoa baino zortzi egun lehenago aurkeztu behar da mozioa, beraz, hurrengo asteko asteazkenean (hilak 28) elkartuko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.