Preso eta iheslarien gizarteratzean sakontzeko jardunaldiak antolatu ditu Foro Sozialak hilaren 26 eta 27rako Ficoba erakustazokan.
Hilaren 26 eta 27an dira jardunaldiak.
Foro Soziala, bake prozesua indartzeko bidean, urratsak egiten ari da. Horren adierazle, hilaren 26 eta 27rako Ficoban antolatu dituen jardunaldiak. Arrazoi politikoko preso eta iheslarien gizarteratzean nola eragin eta erraztu aztertuko dute jardunaldi horietan.
Bi ideia nagusitik abiatuta egingo dituzte jardunaldiak. Lehena izango da azaltzea iheslarien gaian zein den haien egungo egoera, eta haien itzulerarako eta birgizarteratzerako bideak zein izan daitezkeen aztertzea. Horrekin batera, beste ideia da, bai preso zein iheslarien kasuan birgizarteratze horretan euren eskubideak berma daitezela.
Iaz, Iruñean, antzerako iniziatiba burutu zuen Foro Sozialak.
Ideia horietan sakontzeko bi mahai-inguru planteatu dituzte Foro Sozialeko kideek. Lehenaren izaera, horretarako planteatu duten gaiak zehazten du:
Gaur egungo erradiografiatik ebazpenera: zein kanaletatik aurreratu? Bigarrenaren gaia honakoa da:
Pertsona zigortuak, eskubiderik eta legerik gabe.
Hilaren 26an, 16:00etatik 19:00ak arte egingo dituzte jardunaldien barruko saioak. Hilaren 27ko topaketa (larunbata da) 09:30etik 13:30ak arte egingo dute.
Jardunaldietan parte hartzeko aurrez izena eman behar da
posta elektroniko bidez mezua bidaliz.
Horrekin lotuta, Hondarribian
Sagarren denbora dokumentala proiektatuko dute gaur.