Hilaren 26-27an bake prozesua indartzeko jardunaldiak egingo dituzte Ficoban, eta jardunaldi horiei lotuta egingo dute gaurko proiekzioa.

1986tik Sao Tome irlan bizi behar izan du Alfonso Etxegaraik
Sagarren denbora dokumentala proiektatuko dute gaur Hondarribiko Muara elkartean, 19:30ean, Foro Sozialak antolatuta. Hilaren 26-27rako bake prozesua indartzeko jardunaldiak antolatzen ari dira Ficoba erakustazokan, eta jardunaldi horiei lotuta egingo dute gaurko proiekzioa. Halaber, Foro Sozialeko kide batek parte hartuko du gaurko ekitaldian, eta Ficoban egingo dutena azalduko die hurbiltzen direnei.
Josu Martinezek eta Txaber Larreategik 2010ean zuzenduriko dokumentala da
Sagarren denbora, deportatuen gaia lantzen duena. Sao Tomen bizi den Alfonso Etxegarai eta 7.000 kilometro ingurura duen bikote Kristian Etxaluz zuberotarraren arteko harremanean sakontzen du filmak.
https://youtu.be/ikUTkHt91to