Joan den astean, Irungo Udaleko Hirigintza ordezkari Xabier Iridoyk Korrokoitz inguruko Plan Berezia garatzeko jabe pribatuekin akordio batetara iritsi zela jakinarazi zuen.
Korrokoitz ingurua hobetzeko akordioa badagoela nabarmendu du bozeramaileak.
Korrokoitz inguruko gaiak luze jo du azken urteetan. Udalak bertan eraikin berriak egiteko asmoa jakinarazi zuenetik,
egitasmoa geldirik egon da, eremua jabe pribatuen eskuetan egon baita. Joan den astean, Irungo Udaleko Hirigintza ordezkari Xabier Iridoyk Korrokoitz inguruko Plan Berezia garatzeko jabe pribatuekin akordio batetara iritsi zela jakinarazi zuen. Informazio horren harira, udaleko Ogasun ordezkari Miguel Angel Paezek erabakia erabat onartu aurretik, ikertu beharko zela salatu zuen.
Ogasun ordezkariaren hitzen harira, Iridoyk zenbait kontu argitu ditu gaurkoan. Bozeramaileak bere “harridura” azaldu du, Irungo etorkizunerako “hain onuragarria” den Korrokoitz inguruko erabakiaren inguruan “aditzera eman diren erreakzioen aurrean”. Ondorengo galdera helarazi nahi izan du: “Zergatik Korrokoitz inguruko bizilagunentzat, Alde Zaharrarentzat eta irundar guztiontzat berri ona dena, ez al da alkatearentzat?”. Onartutako Plan Berezia arkitektoek eta Hirigintza arloko udal teknikariek urte osoan egindako lanaren emaitza dela nabarmendu du eta hortaz, bideragarria dela.
Bestalde, Iridoyk, “Irun hobetzearen alde” egingo duela jakinarazi du, “urteak blokeatuta daramatzaten proiektuak bultzatzen eta bideratzen” lanean jarraituko duela, orain arte “ahaztuak” izan diren eremuei erantzuna emanez.