Horrela geratuko da Jaitzubia eta Amute arteko bidegorria

Jaitzubia eta Amute arteko bidegorria

Lau metro zabalekoa izango da, erdia oinezkoentzat, beste erdia bizikletentzat

Jaitzubia eta Amute lotuko dituen bidegorriaren proiektua onartu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak. 1.385 metroko luzera izango du, lau metroko zabalera, eta lizitaziorako aurrekontua 1.439.000 eurokoa da. Marisol Garmendia mugikortasun diputatuaren hitzetan, eraikuntza-lanak 2018ko lehen lauhilekoan hasiko dira eta 6 hileko gauzatze-epea izango dute.

Gaur onartu duten zatia oinezkoek eta bizikleta zaleek partekatuko duten bidea izango da, baina erabilera bakoitza bereizita. Ospitaletako biribilguneko zubia eta Amuten eraikitzen ari diren biribilguneak lotuko ditu, eta Bidasoaren ertzak lotuko dituen Ederbidea sareko parte izango da. Garmendiak azaldu duenez, “Ederbidearen helburua da bizikletaren erabilera erraztea eta indartzea, aisialdiaren edo turismoaren aldetik zein eguneroko joan-etorrietan”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend