Iker Cortes: “Etxekoen filosofiari helduta gatoz, gizonezkoen taldean bezala”

2018an berriro uretaratuko da nesken trainerua, urtebeteko hutsunearen ondoren. Nahiko arraunlari lortu ez eta iaz lehiatu gabe geratu ziren. Hondarribia Arraun Elkarteak apustua berretsi du eta Iker Cortes sestaoarraren esku utzi du taldea. Hibaikan sei urte eman zituen Cortesek, eta bere aginduetara emaitza bikainak lortu zituen Madalen ontziak. Cortesek argi du zertarako deitu duten: “Etxekoen filosofiari helduta gatoz, gizonezkoen taldean bezala, eta hori bai, lehenik eta behin, aurreneko helburua trainerua uretan izatea da”.

Momentuz hemeretzi arraunlari osatzen dute taldea, horietatik hamazazpi etxekoak. Klubak uste du beste hiru beharko dituztela, eta horien bila ari dira.

Irakurri Aitor Manterolak Berria-n idatzitako erreportajea.
Hondarribia Arraun aurkezpena web

2016an ureratu zen azkenengoz Hondarribiko nesken trainerua

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend