Gaur aurkeztu dute hurrengo San Pedro eta San Martzial jaietan agur ofiziala egingo duen irundarra.
Argazkia: Mateo Vergara Echebeste.
Aurtengo Irungo San Pedro eta San Martzial jaietarako agur ofiziala Mateo Bergara Etxebestek egingo du. Gaur goizean eman du erabakiaren berri Irungo Jose Antonio Santano alkateak. Telebistan ezaguna den pertsonaia da Bergara, ibilbide handikoa. Irundarrak jendea entretenitzeko duen xarma edota Irungo hiriaren “maitale sutsua” izatea dira hautaketaren arrazoi nagusiak.
Showman irundarra “gogoz” dagoela nabarmendu du alkateak, “harrotasunez” egingo duela agur ofiziala.