Irungo Alarde-Olaketa eremurako Plan Bereziak hurrengo hilabeteetan jasango dituen aldaketen xehetasunen berri eman dute Udaletik.
Irungo Alarde-Olaketa eremuak jasango dituen lanen maketa.
Irungo Alarde-Olaketa eremurako Plan Bereziak hurrengo hilabeteetan jasango dituen aldaketen xehetasunen berri eman dute udaletik. Eremu horren Plan Bereziaren hiri antolamenduaren 3. aldaketak hasierako baiespena du. “Eremu zaharkitu eta huts bat leheneratu eta osatu” nahi dute udaletxetik, bideragarritasun arazoak direla-eta geldirik daraman lur eremuan lanean jartzeko. Nahi duen herritarrak beharrezko alegazioak egin ditzake, ondoren horiek udalean behin betiko onartu ahal izateko. Aldaketak jasango dituen lur eremuak 8.086 metro koadroko azalera du. Gaur egun, lur eremuan ordenaziotik at geratzen diren lau eraikin daude.
Plan Berezi horretan etxebizitza eraikin bat kokatuko dute, auzo berri bat itxuratu ahal izateko. Horretarako, Elizatxo biribilgunea egoki jarriko dute eta Alarde kaleko eraikinari beste txiki bat gehituko diote. Eremuko eraikinen inguruan sei etxebizitza eraikiko dituzte. Elizatxo ingurabideko aldapatik sarrera edukiko duen merkataritza lokal bat ere kokatuko dute. Lan horietaz gain, beste lokal, eraikin eta aparkaleku gehiago eraikitzeko asmoa du udalak. Guztira 150 etxebizitza berri eraikiko dituzte, 42 alokairuari zuzendutakoak eta beste 108ak etxebizitza libre bezala.