Plakaren testua udaleko alderdi politiko guztiek adostu dute. Plaka hilaren 17an jarriko dute, 12:00etan hasiko den ekitaldian.
Herritar bat, 1936ko Gerran, Irundik ihesean.
Irungo Udalak plaka jarriko du Abenida zubian larunbatean: 1936ko Gerraren eta frankismoaren diktaduraren biktimen oroimenezko ikurra izango da. Plaka 12:00etan jarriko dute, Bidasoaren Interpretazio Gunearen ondoan. Behean dago plakaren testua, hiru hizkuntzatan.
Plakaren testua udaleko talde politiko guztiek adostua da. Eta Jose Antonio Santano alkateak adierazi duenez, hiriko hainbat talde eta elkarteren eskaerari men egingo diote horrela: “Oroigarriarekin Abenida zubiak historian zehar bizi izan duena jaso nahi dugu, eta oroitarazi nahi ditugu injustiziak jasan zituzten pertsona guztiak 1936ko gerran eta frankismoaren diktaduran.
Alkateak esan duenez, larunbateko ekitaldiarekin Irun udalerri bezala sortu zeneko 250. urteurrenaren eta Abenida zubiaren mendeurreneko jarduerak amaitutzat emango dituzte.
Abenida zubian jarriko duten plakaren testua.