Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

50. urteurrena, uretan

Espainiako Ibai eta Zeharkaldien txapelketa egingo dute larunbatean, eta piraguista onenak ikusteko aukera izango da.

Aizpea Amas
Irun
2016/07/19
Santiagotarrak-ek berak hobekien egiten dakien moduan ospatuko du 50. urteurrena: uretan. Hala, asteburu honetarako bi proposamen aurkeztu ditu. Bata, ezohikoa: larunbatean, Espainiako Ibai eta Zeharkaldien Txapelketa jokatuko dute, eta bestea, ohikoa: igandean, Bidasoko Jaitsiera. Guztia, festa giroan egingo dute, eta txosna zerbitzua ere izango da Santiagotarrak elkartean bertan. Txapelketari dagokionez, bi ibilbide izango ditu, kategoriaka banatuta. Lehenengoak, kadete, beterano eta parakanoan ariko direnak, 17:00etan abiatuko dira, eta 8 kilometro egin beharko dituzte aurretik (Puntxasen edukiko dute ziaboga). Bigarrenak, berriz, 18:30ean abiatuko dira, eta 14 kilometro egin beharko dituzte. Dagoeneko, 446 lagunek eman dute izena. Igandean, berriz, Bidasoko Jaitsiera egingo dute. Aurten, asko handitu da parte hartzea Olatz Zabala elkarteko presidenteak azaldu duenez. Normalean, ehun partaide inguru izaten dira, baina aurten, dagoeneko 325 lagunek eman dute izena.  11:00etan abiatuko dira gazte eta seniorrak Villanuevako bihurgunetik, eta San Migelgo korronteetara iristean, haur eta kadeteak abiatuko dira. Euren ibilbidea motzagoa izango da, ordea. Aurten 50. urteurrena dela eta, irabazleei ematen zaizkien oroitarriak bereziak izango dira, eta Berriztu elkarteak espresuki egin ditu. Pedro Alegre Kirol delegatuak herritar guztiak animatu ditu ekintzetan parte hartzera, eta Espainiako txapelketan piraguista onenak ikusteko aukera izango dela nabarmendu du. Anaiatzea Sellako Jaitsiera izaten da piraguisten topaketa handienetako bat, eta aurten, Santiagotarraken mende erdia medio, bi elkarteak anaitu egingo dira. Asturiasko ibaiko urak Bidasoan botako dituzte, eta alderantziz egingo dute, beraiek abuztuaren 6an. Ez dira urteurrenarekin lotutako ekintza bakarrak izango, eta urtean zehar ekitaldi gehiago ere egingo dituzte, hitzaldiak eta erakusketa, kasu.
santiagotarrak

Pedro Alegre, Olatz Zabala, Antxon Arellano eta Ignacio Galartza, 50. urteurreneko ekitaldien aurkezpenean

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.