Margotzera kalera atera da gaur Judas Arrieta

Judas Arrieta

Arratsaldean formatu handiko koadro bat ari da margotzen Arrieta

Ezohiko eguna ari da izaten gaur Judas Arrieta artista hondarribiarrarentzat. Kalera atera da margotzera,  eta bere herriko Portu auzoko Santiago kalea bihurtu du bere estudio. Uztailerako Arrietaren erakusketa antolatu du Donostiako Aquariumak, eta bertan erakutsiko dituen lanak kalean margotzea erabaki zuen.

Blue Symphony deitu du hondarribiarrak proiektu berri hau, eta egun osoz ariko da sinfonia urdina burutzen. Goizez eguzkia eta haurrak izan ditu lagun. Arratsalderako eguraldia okertu zaio, baina estalpean ari denez, ez dio lanean eragingo.

Gainera, musikarekin ariko da lanean Arrieta, Kid ES3 & Anderground DJak ere ondoan ari baitira musika pintxatzen. Hamabiak arte ariko dira musikariak, eta Arrietak beste bi orduz jarraituko du.

Judas Arrieta

Judas Arrieta, erdian, Kid ES3 & Anderground DJekin

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend