Publikoarekin harreman estua bilatzen duen 'Aureo' ikuskizuna emango du Dantzaz konpainiak larunbatean
Dantzaz konpainia
Dantzaz konpainiak Aureo izeneko ikuskizuna eskainiko du larunbatean (hilaren 12an), 20:00etatik aurrera Amaia KZn (sarreren prezioa: 7,10 euro). Hamahiru dantzarik 80 minutuko saioa emango dute, publikoarekin sinbiosia bilatuz, oholtzaz gain, hasieratik bukaerara ikusleekin harremana landuko dutelako.
Bost zatiko lana da
Aureo, bakoitzean estilo eta formatu ezberdinak lantzen direlarik. Publiko orori zabalik, dantza klasikoa ez zaie arrotz egingo ikusleei Amaian, hurbiltasuna eta mezu garbia baitira lanaren ardatz. Dantzari gazteak ditu konpainiak, eta partaideen artean, nazioartetik etorritakoak.
Adriana Pousek zuzendutakoa da Dantzaz-en ikuskizuna. Dantzariak, honakoak: Jone Amezaga, Carmen Derre, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Andrea Loiola, Agustin Martinez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaria eta Rafke Van Houplines.