Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Dunak, klima aldaketaren kontra

2014ko denboraleekin Hondarribiko hondartzak 30.000 metro kubo hare galdu zituen. Duna eremua, aldiz, hazi egin zen.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/10/12
Hondarribiko duna

Hondartzaren ekialdean dago duna, espigoiaren ondoan

Klima aldaketaren eraginez itsas maila igoko da, eta denboraleen indartzearekin batera, euskal kostaldeko leku asko egoera larrian gera daitezke. Babes azpiegitura batzuk indartu egin beharko dira, eta beste batzuk sortu. Jon Zulaika biologoaren ustez, zeinbat kasutan naturak berak eskaini dezake babes hori. Gipuzkoako Foru Aldundiko Flora Babestuaren arduraduna da Zulaika eta Uhinak, klima aldaketa eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko lehen kongresua–n hitzaldia eman zuen asteazkenean. Aldundiak hiru duna txiki sortu zituen 2013an Hondarribian, Deban eta Orion. Sortu berritan iritsi zitzaizkien 2014ko denboraleak. Oriokoa erabat hondatu zuen, Deban erdia salbatu zen, baina Hondarribikoak ondo eutsi zion, “babestuago dagoelako”. Eutsi bakarrik ez. Hondartza osoan galdutako hare bolumena berreskuratzeko 30.000 metro kubo isuri behar izan zituzten bitartean, duna hazi egin zen modu naturalean. Horrek erakusten du nolako garrantzia duten dunek hareatzen edo hondartzaren babes funtziorako.
Dunak Jon Zulaika Uhinak

Zulaika, Uhinak kongresuko hitzaldian

Landaredia baliatuz, haizeak hondartzatik eramaten duen harea harrapatzen du dunak eta Hondarribikoak 70 zentimetroko altuera irabazi du bi urtetan, 35 zentimetro urte bakoitzean, denboralearen urtean barne. Duna sortu zutenean bi espezie landatu zituzten, ihiak eta harenondokoak. Ihien funtzioa haizearen abiadura moteltzea da, hare partikulak duna bertan geratu daitezen. Beste material batzuk erabili daitezke, baina Gipuzkoako urmaeletan beti izan dira ihiak, eta horregatik aukeratu zituzten ihiak kaptadore-hesiak sortzeko. Hala, duela bi urte jarritakoak lehortu direnerako, ihi berriak jaio dira haien lekuan, eta aurrekoen funtzioa ederki betetzen ari dira, asko luzatu direnez, haizea baretzeko gaitasun handia erakutsi dutelako. Haiei esker, duna handitzen ari da, eta hondartzak urtero galtzen duen hare kopurua ere murriztu egin da. Aldundiak landatu zuen beste landarea harenondokoa da (Ammophila arenaria), eta duna osoan landatu zuen, ihi hesien atzealdean. Hondarribiko dunak landatutako hareondokoen egoera oso ona da, asko hazi dira, eta berriak jaio. Gainera, egoera horietan bizi daitezkeen beste espezie batzuk hasi dira agertzen dunan (ikusi beheko galerian). Babesteko gaitasuna Zulaikaren ustez, “dunak hondartzekotako osagai kasik beharrezkoa” dira, eta ahal den lekuetan berreskuratu behar direla adierazi zuen asteazkenean Ficoban. Batetik, Hondarribian ikusi den bezala, hondartzako harea gordetzeko gaitasuna dute, bestetik, biodibertsitate aldetik oso interesgarriak dira, eta azkenik, denboraleen aurrean babesteko gaitasuna dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.