Familien diru sarreren, edo eskolan izena emanda dauden familia bereko kideen araberakoak izango dira laguntzak.
Irungo musika eskolako ikasleak, artxiboko irudian
Azaroaren 2ra arte, Irungo musika eskolan nahiz kontserbatorioan ikasketak egin behar dituztenek diru laguntza eskaerak aurkez ditzakete. Tasa eta prezio publikoen ordainketan aplikatu beharreko salbuespen eta hobarien onuradun izan daitezke hala eskatzen duten ikasleek. Laguntza horiek familien errentaren, edo erakunde horietan izena emanda daudenen partaideen kopuruaren araberakoak dira.
Baina baldintza zehatz batzuk bete behar dira eskaerak egin ahal izateko: Irunen erroldatuta egon behar du onuradunak, udalarekin zerga zorrik ez du behar izan, etxebizitza bat edo bat ere jabego bezala izatea, edo ibilgailu bat baino gehiagoren jabe ez izatea.
Eskaerak HAZ bulegoan eman behar dira (San Martzial kalea, 2), horren ohiko ordutegian. 010era deituta (943 50 51 52 Irundik kanpo) ere lor daiteke informazioa.
Udalaren webgunean, argibideak zabalago.