Real Unionen Bigarren Mailarako bidea igandean hasiko da. Igoera kanporaketako lehen neurketa etxean jokatuko du, UCAM Murcia kontrario duela.
Kopako arrakasta errepikatu nahi du Unionek Ligan.
Igandean Galen (18:00etan) eta datorren asteburuan Murtzian, ekingo dio Real Unionek Bigarren Mailara igotzeko kanporaketei. Bigarren B Mailako IV. taldeko bigarrena izan zen Murtziako taldea, eta Union bigarrenean laugarren izan zenez, lehen partida etxean eta bigarrena etxetik kanpo jokatuko du taldeak.
Bigarren Mailarako bidea luzea izango da. Lehen kanporaketa hori gainditzen badu, beste bi izango ditu aurretik talde txuri-beltzak baldin eta Bigarren Mailara igo nahi badu. Bide luzea, sei partidakoa.
Bien bitartean, taldearen zuzendaritzak prezio bereziak ezarri ditu igandeko partidarako: abonatuek 5, 10 eta 15 euroko sarrerak izango dituzte, eta abonatu ez direnek, 15, 18 eta 25 euro artekoak. Galeko txarteldegia astegunetan dago zabalik, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.