Lapurriturriko sasoiko lehen irteera, hegaztiak ezagutzeko
Hilaren 25ean, larunbata, egingo dute; aldez aurretik eman behar da izena
Lapurriturriko (Aiako Harrian dago) guneak sasoirako antolatu duen lehen irteera hilaren 25ean izango da, 09:00etatik 13:00etara. Bertan, inguruko hegaztiak ezagutzeko aukera izango dute aldez aurretik izena ematen dutenek, gida baten laguntzaz. Bertako informazio etxolatik abiatuko da txangoa. Urte osoan Aiako Harrian bizi diren hegaztiez gain, pinudi eta hariztietako espezie berezkoak ezagutuko dituzte partaideek, eta haien kantatzeko era ezagutarazteko saiakera egingo du gidak. Horrez gain, lurraldea zeharkatzen ari direnen berri jasoko dute interesdunek. Izena emateko epea hilaren 22ra arte dago zabalik. Hori egiteko 010 telefono zenbakira deitu behar dute Irunen bizi direnek, bestela ere izena emateko aukera dago