Sare sozialetan presentzia handitu, APP baten sorkuntza, kanpaina berriak eta bizikleta batekin banaketa zerbitzua, berrikuntzen artean
Laurak Bat elkarteak etapa berri bati ekin dio. Garai berrietara egokitzen ari gara eta etorkizunari begiratzen diogu, betiere gure bazkideen eskutik eta gure bezeroei eskainitako zerbitzua hobetzeko helburuarekin.
Alde batetik, elkartearen logo berria aurkeztu dugu. Elkartea sortu zenean, Juanba Berasategik lagundu zigun logoa diseinatzen. Baina aurrera egin dugu eta garai berrietara egokitzen ari gara, gure esentzia galdu gabe. Antxoko artista den David Martinek diseinatu du gure irudi berria. Gure logoa gure irudia da, elkartzen gaituena: gure badia, itsasoaren urdina, gure mendien berdea, 4 barrutiak, San Pedroren kolore morea, Trintxerpeko urdina, Donibaneren arrosa eta Antxoko gorria.
APP berri bat ere aurkeztu dugu, denbora gutxian prest egongo dena. Ikertalde, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Iguana Technologies elkartearen laguntzarekin abian jarritako proiektua da. Aplikazio horren bitartez, beste gauza batzuen artean, deskontuak lortzeko aukera izango dute bezeroek.
Beste berrikuntzetako bat bizikleta baten bitartez egingo den banaketa zerbitzuaren aurkezpena izan zen, Pasaiako 4 barrutiak komunikatuko dituena. Gurpilartea elkarteak eta Don Bosco Lanbide Heziketako zentroak sustatutako proiektua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren dirulaguntza duena. Bizikletaren fabrikazioa Don Boscoko Soldadura eta Galdaragintzako ikasleek egin dute.
Zein da helburua?
1. 4 barrutiak komertzialki komunikatzea.
2. Ekimena iraunkorra eta ingurumena errespetatzen duena izatea.
3. Gure elkartea eta egiten dugun lana ikusaraztea.
4. Ilusio handia pizten digun “Social Cargo Bike”, proiektuarekin elkarlanean aritzea.
5. Pasaiako saltoki, zerbitzu eta ostalaritza txikientzat etorkizuna dagoela eta aurrera jarraitzeko indar guztiekin borrokatuko dugula erakustea.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Pasaiako Udalari, bere laguntza eskaini baitu ideia horretan laguntzeko eta parte hartzeko.
Bestalde, Laurak Bat-ek badaki sare sozialek bultzada handia eman diezaieketela merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei, eta Facebooken, Twitterren eta Instagramen egotearen aldeko apustua egin du. Elkarteak Youtube kanal bat ere sortu du eta bertan elkartearen ezaugarriak eta helburuak deskribatzen dituen bideo bat estreinatu dugu.
Ekitaldian, 2022an zehar egingo diren jarduerak ere aurkeztu ziren:
Apirilean, adibidez, udalak martxan jarri dituen BONUAK banatuko dira, 50.000 euro inguru.
Berrikuntza ugari izango dira, besteak beste, bazkideei prestakuntza zerbitzuak eskainiko zaizkie, batez ere digitalizazioari buruzko gaietan.
Ildo horretan, urte honetan zehar hainbat erakunderekin izandako lankidetzaz ere aritu ginen, hauek bultzatzen jarraitzeko helburuarekin: PERCO plan bereziaren bidez, hainbat akordio sinatu ziren Pasaiako Udalarekin, merkataritza eta ostalaritza mahaiak sortuz. Gainera, haiekin harremanetan egon gara etengabe, kezkatzen gaituzten gaietarako, hala nola Antxoko lurperatzearen gaia.
Ikertalderekin jardunaldiak egiten ari gara elkartearen kudeaketa landu eta garatzeko.
Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera ere lan egiten ari gara, hizkuntzaren egoeraz, euskararen ezagutzaz eta merkataritzan duen erabilera aztertuz.
Hainbat bilera izan ditugu ere “Ticket Bai” gaiarekin lotura duten hainbat erakunderekin eta Dendartean elkartearekin lankidetzan.
Nafarroako Rural Kutxarekin, hau da, OARSO TXARTELA edukitzailearekin,
leialtze-kanpainak antolatzen ditugu elkarrekin.
Oarsoaldea Garapen Agentziari ere eskerrak eman nahi dizkiogu, PERCOrekin zerikusia duten gai guztietan laguntzen gaituelako.
Eta eskerrak eman behar dizkiogu ere Nekaneri, Eusko Jaurlaritzako teknikariari, bera baita tramite ugari egiten laguntzen gaituen profesionala.
Laurak Bat elkartea aurrera jarraitzen du, garai berrietara egokituz; elkarrekin indartsuagoak garelako.