Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Zuhaitz Olazabal Susperregi: 'Ikastolara itzulera'

Irunabar logoa Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilgunea
2020/06/01

Irunabarren eta HITZAren arteko elkarlana
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak eta OARSO BIDASOKO HITZAk elkarlanerako bidea zabaldu dute. Behealdean dagoen bertso sorta horren bederatzigarren emaitza da. Elkarlan horren arabera, hilabete guztietako azken ostiralerako Irunabarreko kideek bertso sorta egingo dute, eta HITZAk hori publikatuko du.

Bederatzigarren honetan, Zuhaitz Olazabal Susperregi arduratu da bertso sorta egiteaz. Oraindik hango oihartzun hots bat doinuarekin abestea proposatu du.

Ikastolara itzulera

1.
«Ikastolara joan nahi dut aita
beste askoren moduan
bi hilabete pasa ondoren
etxe barruan guduan».
Nahiz eta hori dugun semea
aspaldi hontan buruan
Besteen esku gaudela beti
ohartzen gara orduan.

2.
Ikastetxeak irekitzea
erabaki zen Parisen.
Protokolo bat oinarrizkoa
betetzeko ezarri zen.
Eta orain zer egingo dugu?
Ez dugu berdin sentitzen
onartzeak ez al gaitu denok
goitik behera zipriztintzen?

3.
Sistema honen joko arauak
barneratzen direnean
jende askoren iritzietan
beldurra dagoenean.
Ikastola bat irekitzea
ona al da azkenean?
Segurtasuna eskubideen
gainetik jartzen denean?

4.
Halakoetan kudeaketak
nola egin bageneki
erabakiak ez bihurtzeko
haserre iturri beti.
Zauriak sortu eta zabalduz
doaz emeki-emeki
ez dugulako adosten jakin
ateak nori ireki.

5.
Mezu uholde amaigabeek
galtzen dute balorea,
hauen atzean norbere nahia
baldin badago gordea.
Ikastolara edo etxean
ez dakit zer den hobea
baina umeek zer behar duten
nork pentsatu du ordea?

6.
Inposaketa berri gehiegi
ikastola baterako
baliagarri izan litezke
nahiz ez jakin zertarako.
Bete edo ez gaixorik inor
behintzat ez da aterako
argi baitago guzti hau ere
ez dela hainbesterako.

7.
Denbora luzez egon ondoren
denon begiradapean
batzuk etxean besteak berriz
ikastolan bapatean.
Ea lehenbailehen batzen ditugun
umeak ume artean
ikastolako geletan eta
etxe ondoko parkean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.