Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Txantxangorria eta txepetxa

2015/01/09
Urte zaharra korrika bukatu eta urte berria mendian hasten duen horietako bat naiz ni. Ez naiz, beraz, batere originala. Badakit. Aurtengoan ere hala egin dut eta goizean etxetik atera naizenean atarian zozoak saltoka ari dira izotzaren gainean oinutsik. Mendian gora abiatzerakoan birigarroaren kantu ederra entzun dut, eta tontorrean salda beroa hartu ondoren maldan behera abiatu naizenean txantxangorri bat ikusi dut. «Hara! urte berria jaio da», pentsatu dut, eta duela urte batzuk ezagutu nuen koplarekin gogoratu naiz: Txantxangorria txantxate, birigarroa alkate, xoxua dela mediante, txepetxa preso sartu dute. Duela hamaika urte Bernardo Atxagak kopla honi buruz hitz egin zuen Euskadi Irratian. Eta erabili.com izeneko webgunean kantaren hainbat herritako aldaerak jaso zituzten. Atxagak dio kopla zahar hau oso lotuta dagoela urtearen bukaerarekin. Itxuraz, abestia egutegi txiki bat da. Baita metafora zahar bat ere: zaharra eraberritu egiten dela eta eraberritzean hil egiten dela berriro sortzeko adierazten digu. Atxagaren ustez, txantxangorriak urte berria irudikatuko luke, eta txepetxa urte zaharraren sinboloa litzateke. Urte berriak urte zaharra hil egiten duen bezala, txantxangorriak urtero txepetxa hil egiten du. Hortik omen datorkio papar gorria txantxangorriari: hainbeste aldiz hil du txepetxa non txepetxaren odolak gorritu egin dion gorputzaren parte hori. Maldan behera poliki jaitsi naiz eta txantxangorriak nire inguruan jarraitu du. Aitak askotan esan izan digu txantxangorriak ez duela gizakiaren gertu ibiltzeko beldurrik izaten. Basoan lanean dagoenarentzat konpainia atsegina izaten dela. Txantxangorriaren papar gorria azaltzeko, ordea, gure aitak beste istorio bat kontatzen du. Gurutzean zegoenean, txepetxak buruko arantzak kendu zizkion Jesukristori, mokoa horretarako oso aproposa baitu, eta azpian zegoen txantxangorria odol tanta batez busti zen. Hortik datorkio txantxangorriari papar gorria eta txori sakratuaren izaera. Ipuin eta kopla zaharrak buruan ditudala, izoztuta jarraitzen duen herrira iritsi naiz. Txantxangorria txantxate, birigarroa alkate, xoxua dela mediante, txepetxa preso sartu dute. Urte berriko goiz honetan zozoa eta txantxangorria ikusi ditut. Birigarroaren kanta aditu dut. Baina txepetxik ez da inon ageri. Urte berria abiatu dugu. Jaio berri den txantxangorria lagun izango dugu. Maiatzeko udal hauteskundeetan inguruko birigarro guztiek ozen kantatuko dute alkate izan nahian. Zozoak, oinak ez hozteko txalopintxaloka arituko dira zapatatxo berrien esperoan. Txepetxak, aldiz, baso arrotzetatik atera eta herritik gertu abestearekin amestuko du. Laster. Aurten. Orai
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.