Asteazkenean bildu zen Irungo Udalbatza ez ohiko plenoan gaiari buruz eztabaidatzeko. PSEren, PPren eta EAJren botoekin aurrera atera zuten Arasoko lur industrialak komertzial bilakatzeko proiektua; EH Bilduk aurka egin zuen.
Iazko esperientzia errepikatu nahi dute, eta horretarako deialdia luzatu dute hilaren 17rako. Batukadaren lehenengo entsegua egingo dute Jose Luis Caso aretoan, 17:00etatik 19:00etara.
Hilaren 30etik otsailaren 1era egingo dute campusa Arritxuloko aterpetxean. Plazak mugatuak dira, ahalik eta azkarren eman behar da izena. Goi mailako mendiko lasterkariek parte hartuko dute, kirol eta osasun arloko hainbat profesionalekin batera.
Nafarroan egingo dute txangoa, Lekarozetik Ordokira. Bidean, Legateko gailurretik eta Azpilikuetatik pasako dira. Ibilaldiak bost ordu eta erdi iraungo ditu. Bestalde, hilaren 15ean diapositiba emanaldia izango da euren egoitzan.
Hilaren 14tik hiru hilabeteko antzerki tailerra egingo dute Hondarribian, gazte batzuren ekimenez. Hutsune bat bete nahi izan dute, eta iniziatibak erantzun handia izan du. 44 pertsonek eman dute izena eta ekintzaileak eta udala ados jarri dira denek tailerrean lekua izan dezaten.
Museoaren atzealdean daude termak eta eraikinaren parte izateko proiektua garatu bitartean aztarna arkeologikoak "ahalik eta hoberen kontserbatzea" da helburua.
Bihar egingo dute lehen jarduera, Errenteria-Oreretako Fanderiara bizikleta martxa.
Aurreko larunbateko berdinketaren ondoren Usurbilen aurkari zuzen bat menderatzen saiatuko da futboleko Ohorezko Mailako taldea, larunbatean. Egun berean, Preferentekoak goranzko bideari eutsi nahiko dio azkenaren zelaian. Eskubaloiko taldeak lehen itzuliko azken partida jokatuko du igandean etxean, Trapagaranekin.
Sortzailea aurrez aurre zikloaren baitan egingo dute topaketa, Dantza Sentsibilizazioarako proiektuaren baitan. Igor Calonge dantzari eta koreografoak A cielo raso bere konpainiarekin hilaren 25ean emango duen Pereza ikuskizunaren nondik norakoak azalduko ditu hamar egun lehenago.
Esne Beltza utzita, orain arteko proiektu pertsonalena atera du labetik Sergio Patxuko Ordoñez irundarrak. Bihar 435.0 diskoa aurkeztuko dute Psilocybenean. Beste erritmo bat nahi zuela onartu du irundarrak, eta hori da Patxuko Nice, "lokaleko taldea".