Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Zubia lekualdatzeko iragarpenaren harira"

Uxue Kerexeta eta Paul Estonba. Bidasoako Kontseilu Sozialistako kideak eta Larreaundiko bizilagunak.
2025/06/03

Bidasoako Kontseilu Sozialistako kide eta Larreaundiko bizilagun dira Uxue Kerexeta eta Paul Estonba. Gutuna bidali dute HITZAra, Zubia zentroaren lekualdatzearen berriaren gainean eta hirian izaten hari diren hainbat gertakariren inguruan iritzia emateko. Jarraian, hitzez hitz, bi irundarrek esandakoak:

“Kezkagarria da oso azken asteotan Irunen azaleratu den joera erreakzionarioa. Segurtasunaren aitzakiapean eta bizilagunen izenean sare sozialetatik diskurtso arrazistak hedatzen aritu ostean, pasa den apirilaren 26an elkarretaratzea deitu zuten San Juanen. Egitasmo «neutral», «hiritar» eta «apolitiko» moduan aurkezten ahalegindu badira ere, talde ultraeskuindarren mesedetara jarduten duten norbanakoek sortu eta hauspotu duten ekimena izan da. Lotura politiko oro ukatu badute ere, haien sare sozialetatik ez dute ezkutatu Vox edo Desokupa bezalako talde faxistekiko atxikimendua. Era berean, haien egitasmoek izaera arrazistarik ez dutela badiote ere, begi-bistakoa da etorkinen kriminalizaziorako etengabeko kanpainan ari direla lanean, eta sarritan erabiltzen dituzte haien aurkako irain eta adierazpen deshumanizatzaileak. Alabaina, eta haien nahien aurka, apirilaren 26ko elkarretaratzeak ez zuen babes sozialik izan eta porrot egin zuen. Are gehiago, haien diskurtso arrazista eta erreakzionarioaren aurkako erantzun irmoarekin egin zuten topo.

Azken egunotako berritasuna, Zubia Integrazio Zentroa jopuntuan jarri duen kanpaina izan da. Integrazio Zentroaren asmo-txarreko irudi partzial eta magnifikatua aurkezten ahalegindu dira, Larreaundi eta Mosku auzoko bizilagunon izenean gainera. Honen aurrean eta, Espainiako kate ezagun batean Zubiaren aurkako erreportaje sentsazionalista eta gezurtia bota den egun berean, Irungo Udalak oharra atera du Zubia lekualdatzeko asmoa duela eta kamera gehiago jarriko dituela esanez. Berriro ere, miseria gordinena jasaten dutenak daude jopuntuan, eta horiek babestu eta presioak salatu beharrean, mezu erreakzionarioei eta haien bozgorailuak diren komunikabide intoxikatzaileei men egitea erabaki du udalak.

Arazoaren muina desplazatzen du, auzia kokalekuan jarriz, gizartearen zati batek oinarrizko beharrak asetzeko dituen zailtasunen kausei eta erredunei erreparatu beharrean. Horrek, ideologia eta posizionamendu politiko autoritarioei bide uzten die eta etorkinekiko nahiz gizarteko sektore txiroenekiko estigmatizazioari bide ematen die. Udalarengandik gehiago espero ez dugun neurrian, herritarrei egiten diegu dei beste aldera ez begiratzeko, eta diskurtso atzerakoiak gezurtatzearen, mobilizazio arrazistei aurre egitearen, eta batez ere, honen guztiaren aurka antolatzearen erronka erraldoiari ekiteko”

Uxue Kerexeta eta Paul Estonba. Bidasoako Kontseilu Sozialistako kideak eta Larreaundiko bizilagunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.