-Zure inguruko hitzaldi batean egon naiz, Kandido.
-Orduan independentzia lortu duzue ?
-Ez Kandido, oraindik ez.
-Baina 100 urte pasa dira. Erabaki duzue Espainian geratzea?
-Ez Kandido, ez digute utzi.
-Beraz, gobernuan espainiarrak daude?
-Ez Kandido, abertzaleak.
-Bueno, baina nire inguruan hitz egin baduzue kultura bor-bor dagoelako da. Hitzaldia euskaraz izango zen, noski.
-Ez Kandido, espainolez.
-Nola utzi diezue espainolei nire inguruan hitzaldia antolatzen?
-Alderdi JELtzaleak antolatu du, Kandido.
-Baina ni EAE-ANVetik gertu aritu nintzen eta! Ez dago ezkerreko abertzalerik?
-Bai Kandido, horiek aurkitu zintuzten Areceseko lur zakar horietan.
-Eta nola utzi diezue Araban golpistekin jolasean ibili ziren horiei nire inguruan hitz egiten… Azkenean, independentziaren alde lerrokatu ziren argiki?
-Ez Kandido, golpistekin jolasean jarraitzen dute.
-Aizu. Ez dut ezer ulertzen.
-Nik ere ez Kandido. Barkatu.
Autorea : hitzaldian egon zen hiritar bat.
Hondarribiko Paradorean Sabino Arana Fundazioak antolatu zuen hitzaldi hau PNVren babespean, otsailaren 23an, Kandido Saseta komandantearen heriotzaren urteurrenean orain 86 urte gertaturikoa, Areces izeneko herrian (Asturies).