Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

Super botere zuriak

Itziar Gomez Sarasola
2026/06/15

Mali duzu sorlekua, 26 udaberri eta 26 negugorri dituzu. Bidea hasi zenuen, mugaz muga, gogor, tinko. Beldurrak hegoak eman zizkion zure ausardiari. Gurera iritsi zara, duin eta umil. Esango dute lana kentzera zatozela, esango dute gure ondasunak lapurtu nahi dituzula, gure emakumeak bortxatu, esango dituzte hainbeste gauza… Horrelaxe jokatzen dugu azal zuridunok; egunero zuen lurra ustiatzen eta gure mugetan harresi sendoagoak jartzen. Diskurtso populistek eta xenofoboek kolpatzen zaituztete zoazten herrialdera zoaztela. Ez zaizue lekurik uzten, espazioak jabea balu bezala. Pertsona izateko eta pertsona moduan tratatua izateko garrantzitsuena nongoa zaren izango balitz bezala. 

Giza eskubideak datozkit burura, zurekin etengabe urratu direnak. 

1. artikulua. Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituzte; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.

Ulertu nahi dut zure bidaia, zure ametsak partekatu, baina azal zuri honek ez dit uzten. Zure bizitza gazteak nik sekula ezagutuko ez ditudan astinduak bizi izan ditu dagoeneko. Eta zure bidaia ez da bukatu oraindik. Bazatozte eta bazoazte, olatuen dantzan. Itsasoak irensten zaituzte behin eta berriro. Mediterraneo eta Egeo itsasoak, ozeano Atlantikoak… Bidasoaren bi ertzetan ere 9 gazte hil dira azken urteotan muga zeharkatu nahian. Baina mundua ez da iraultzen heriotza beltzekin.

Orain, hauteskundeak ate joka ditugunean, pertsona migratzaileen ezohiko erregularizazioa arautzen duen dekretua indarrean dago. Baliteke zuk ere eskaera aurkeztu eta tramiterako onartua izana. Esperoan zaude. Urtebetez geurean geratzeko aukera da zure itxaropena. Hemen gaude gu paparra puztuta, gure buruari sinetsaraziz zeinen eskuzabalak garen hamabi hilabeteko lasaitasuna oparituko dizugulako; beharbada. Urtebete barru zer gertatuko zaizun ezer gutxi axola zaigu. 

Eta jakin berri dugu Bizkaian eta Gipuzkoan ibili dela talde kriminal bat pertsona migratzaileei iruzur egiten paperak egiten laguntzeko aitzakian. Pack bat eskaintzen zuten 5.000 eta 10.000 euro bitarteko kopurua ordainduta. Lehenago ere ikusita gaude Bidasoako ertzetan mafiosoek nola erabiltzen duten pertsona migratzaileen premia mugaz bestalde pasa eta dirua eskatzeko. Hor tartean bururatzen zait galdera esanguratsu bat; zerk edo nork bultzatzen du pertsona anker horien negozio egarria?

Eta bitartean zure etxean zain daude, zuk noiz oihukatuko «Boza!», jakiteko iritsi zarela helmugara. Bizitza krudel honetako heroia zara eta nire super botere zuriak eman nahi nizkizuke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.