Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

Holaxe daude kontuak

Itziar Gomez Sarasola
2026/07/15

Goizean leihoa zabaldu eta zerua lainotuta ageri da. Hori ikusita, «eguraldi tristea dugu» esango genuen iaz. Orain, ordea, bero-sapa egunak bizi ondoren: zerua lainotuta, urdin gunerik ez eta 25 graduko tenperatura, zorion printza iruditzen zaigu. Hala ere batzuek esango dute ez dagoela klima aldaketarik, mandatariek egingo dituzte goi bilerak eta akordiorik ez ezertan; ekonomia denaren gainetik. Jarraituko dute errepideek autoz gainezka, supermerkatuek plastikoz beteta, ez dadila erori kontsumismoa.

Selektibitateko euskara proban zero biribila atera zuten hainbat ikaslek, gehienak A eredukoak. Haien gurasoek helegitea jarri eta epaileak bota du; euskaran lortutako nota ez kontuan hartzeko batez bestekoa egiteko orduan eta Euskal Herriko Unibertsitateak haientzako lekua bermatzeko, ikaspostu gehiago sortu behar baditu ere. Eta gero esango dute euskara babesten dutela. Euskara ereduen auzia mahai gainean, berriz ere.

Topoan ibiltzen naiz maiz. Bi pasio ditut garraio publikoan bidaiatzen dudanean; lasai irakurtzea eta jendeari begiratzea. Oraindik ikusten ditut liburu bat esku artean bakar batzuk, beste guztiak, begiak mugikorraren pantailari lotuta, gazteak eta ez hain gazteak. Altxa Burua programa abian da gaztetxoak ohartarazteko. Eta besteontzat?

Gerra ugari indarrean munduan zehar; Ukrainan, Palestinan, Iranen, Sudanen… eta Europa beste alde batera begira. Hori bai, pertsona migratzaileak atxilotzeko eta beste herrialde batean eraikitako atxilotze zentroetara bidaltzeko, horretarako bai, lortu da akordioa.
Venezuela gogor zigortu du lurrikara bidegabe batek. Lehen zapalduta eta orain birrinduta. Zenbat izerdi, odol eta negar.

Baina udan gaude, festak nonahi, joan dira San Juanak, San Martzialak, hemen dira sanferminak, Karmengo jaiak, madalenak, Santio eta San Inazio, xanistebanak… Eta jakina, festa giroa eta alkohola barra-barra. Gure seme-alabak gazteak direnean kezka handia izaten dugu drogak ez ditzan tentatu. Baina alkohola beste kontu bat da, sozializatzeko eta ondo pasatzeko ezinbestekoa antza, hala ikusi gaituzte helduok ospakizun guztietan. Umetan alkoholaren inguruan betiko leloa; «Ezin duzu edan 18 urte bete arte, gero gerokoak«.

Eta nola ez, Munduko Futbol Kopa, estadioak bete jende, tartean euskal selekziorik ez, FIFAk ez du onartzen herrialde bat garenik, eta bitartean Anoetak eta San Mamesek 2030erako hautagaitza bateratua aurkeztu dute. Baten bat poztuko da agian, baina euskaldun asko jo eta ma gaude.

Dena den, barka, irakurle, orain ere gehiegi hitz egiten ari naiz; alkohola eta futbola ukiezinak dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.