Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Lehentasuna Herria egitea bada... Bai, posible da

Aitziber Zapirain
2026/05/07

Orria handi gelditu zait aldi honetan. Ez dakit gertatzen ote zaizun, baina niri batzuetan bai. Hamarnaka ideia buruan bueltaka, baina bakar bat ere ez aski egokia, ustez, hona ekartzeko. Hatzek, ordea, dantzan segitzen dute. Euskal Hiri Elkargoaren osaketa, udako oporrak, Herri Urrats…

Senpereko aintziraren inguruan elkartuko gara maiatzaren 10ean. Euskararen aldeko besta nazionala izan dadin nahiko lukete antolatzaileek. Aurkeztu dute afitxa, eta adin guztietako jendea gogotsu hurbiltzeko modukoa da. Ez da deus eskas!

Askorentzat uda hurbiltzen ari dela oroitarazten duen hitzordua da, aro txarra tarteko, behin baino gehiagotan bertan behera gelditu bada ere. Baina gehiagotan hartu izan dugu eguzki kolpe bat eta udako planak egiten hasi.

Aurten, gainera, lehendakari ezkertiar eta abertzale bat bertarako du lehen aldiz. Bestaren barne antolaketa barrutik ezagutzen duena dudarik gabe. Senpereko auzapeza ere berria da. Hau ere, ezkerrekoa eta abertzalea.

Aurtengoan Seaskaren bigarren lizeoaren aldeko dirua bilduko da. Orain dela urte batzuk inork ez zuen pentsatu ere eginen, lurralde eremu honetan, murgiltze ereduan jarduten duten bi lizeo egonen zirenik. Ez. Baina ez genuen sekula ere pentsatuko, lehendakari euskaldun, abertzale eta ezkertiarra ukanen genuenik. Batzuetan pentsatu izan dut esperimentaziorako, saiakera berrietarako eta zergatik ez, garaipen ezberdinak dastatzeko ere, eremu interesgarria dela Bidasoaren alde hau.

Egiari zor, iruditzen zait beste aldeko aldean gertatu izan balitz, zuenean alegia, lehendakari ezkertiar eta abertzale baten garaipenagatik askoz ere poz eta zalaparta gehiago sumatuko zela, genuela, litzatekeela. Hori da, ordea, gaur egun dugun egoera. Erronka. Eta Herri Urratsek ematen digu horretarako aukera paregabea! Elkartzeko, hitz egiteko, elkar ezagutzeko… Eta bai, Peio Etxeleku Kanboko EAJko alkate berriaren babesak ireki zion Alain Iriarti lehendakari aginterako atea (EH Bai). Keinua iparraldeko testuinguruan ulertu behar zela azkar, oso azkar argitu zuten EAJko agintariek. Bai, hemengo testuinguruan ongi  ulertzen da. Borondatea dagoela eta elkar ulertzen ikasi dugulako. 

Baina posible, edozein testuingurutan da posible borondatea eta lehentasuna Herria egitea badira. Kito. Esan dut esan nahi nuen. Kendu zait barne korapiloa eta buruko lainoa. Hots, mintzatu naiz Elkargoaz, Herri Urratsez eta gutxi bada ere, baita udaraz ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.