Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

Ketan nago ene hiriko jaietan

Ainara Maia Urroz
2026/07/09

ChatGPTri edota Latxari galdegiten diogu poema bat nola idatzi, baina mintzalagun elektroniko horiek ematen diguten poemak ez digu ezer sentiarazten, ez baita benetakoa, hezur-haragizkoa. Benetakoa da pantailetatik harago gertatzen dena, begiradak gurutzatzea eta elkar hunkitzea, elkar sentitzea, begietara begiratzea. Benetako poema horrela ateratzen da, benetako topaketetatik liburuetatik baino gehiago. Ala ote? Ala niri xoxoak jo al dit udaberri honetan eta xoratu egin ote naiz, burua galdu ote dut?

30 urte pasa dira jadanik, nik 20 urte bete berritan, 1996ko Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak bizi nituela lagun artean. Uste dut inoiz ez nuela gogo handirik izan Alardean ateratzeko, eta kantinera izateko are gutxiago. Baina errespetatzen nuen jendeak nire hiriko Alardean parte hartu nahi izatea, izan kantinera, xirulari edo eskopeta bat eskuetan. Baina ulertezina egiten zitzaidan nolatan 1996 urte hartan pertsona batzuek atera nahi izatea Alardean desfilatzen eta orduko gizon buruzko eta andre burugabe andanek ez uztea ateratzen… Zergatik ez? 

Nik urte oso bat Irundik kanpo igaro nuen alemana ikasten, eta pentsaera irekia nuen, ilusionaturik nengoen bizitzaren etapa berri bati ekiteko, uda berri bat hasteko eta euskal filologia ikasketetan murgiltzeko. Ketan nengoen, eta ez preseski Debabarrenan behin bati aditu omen nion zentzuan: gustura egotea. 

Ni, ordea, nerbiostu nintzen 1996ko San Martzial jai haietan, urte hartako zentzugabekeriarekin estresatuta iritzi-artikuluak bidali nituen egunkarietara. Uste dut nire iritzia publikoki adierazteagatik orduko nire lagun kuadrilla nigandik aldendu zela, eta bakarrik gelditu nintzela.

Hala ere, geroztik, urtero adierazi dut nire ezinegona eta iritzia prentsan, eta 2013an honako hau idatzi nuen Berria egunkarian. Irungo bi alardeetako batekin ere ez nuela bat egiten, eta hirugarren aukera bat proposatzen nuen, hau da, Alarde militarra baztertu eta jaiak ikuspegi antimilitarista eta euskaldun batetik bizitzea. San Martzialeko Alardeak ospatzen duen gertaera historikoa ez zen garaipen bat euskaldunentzat, baizik eta Nafarroako Erresumaren galeraren eta ondorengo eskubide-galeraren sinboloa. Horregatik, ez du zentzurik ospakizun hori garaipen gisa bizitzeak.

Feminista naiz, baina eztabaida ez da soilik emakumeen parte-hartzearena; klase-borroka ere badago Alardearen muinean, edozeinek ezin baitu kantinera atera, ez eta kapitain edo jeneral ere. Ketan nago —urduri— ene hiriko jaietan, eta alardeek ez naute pozten, nire lehentasuna ikuspegi historiko eta nazionala baita. Horrenbestez, Alardea berrinterpretatzea proposatzen dut oraindik ere, desfile militar edo «frantsesen aurkako garaipen» gisa ulertu beharrean, irundar guztien jai herrikoi eta inklusibo gisa bizitzea.

50 urte bete ditut —mende erdia!— eta ketan nago, urduri, ene Irun maitearen jaietan. Eta barka, beharbada, nire xorakeriak, mundua konpontzeko ditudan ameskeriak; opa dizuet ahalik eta ongien pasa ditzazuela egun hauek eta uda osoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.