Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

Euskararen egunean, hartu hatsa

Ainara Maia Urroz
2024/12/12

Nahiz eta hil, jarraitzen dugu bestearengan, eta herriak jarraituko badu bizirik, bere oroitzapena, hatsa eta ahala mantendu behar ditu. Gu ez bagaude, bizirik egongo gara gure hatsa kontuan hartzen bada. Oroitzapenak ez dira oroitzapen hutsak, baina bizitzeko eredu eta indar dira bizirik segitzen dugunontzat. Nigan bizirik segitzen dute, era berean, berpizteko itxaropenez hil ziren ene familiako, lagun, adiskide eta ezagunak, oroitzen ditudalako haien hatsak, eta hogeita bi urteren ondoren ere, bizirik segitzen du ene aitak. Bizitzaren miraria horixe baita, hil hurren egonik, hezurrak bizirik irudikatzea etorkizunean; bizitzaren miraria bizia bera da, herioaren itzala gaindituz, berpizten dena.

Hori bera izan zen iragan urriaren 19an Senpereko Larraldeara Juankar Lopez Mugartza poeta iruindarrak Hatsaren poesia-tailerrera ekarri zigun gaia: Greziako bizitzaren miraria eta Lauaxetaren azken oihua. Horren inguruan mintzaldia eman ondoren, nor bederak barneko bizi-hatsa idatzi genuen, poesia-tailerreko parte-hartzaile bakoitzak bere poema idatzi genuen. Azken hatsa arnastu aitzin, hartuko dut hatsa, arnasa, bizia. 

Hatsa barneko bizia denez, euskaraz mintzo naiz, batzuetan mutu, gutxitan ozen. Hasieran zen txoria, gero lurra, gero ura, eta ondoren zura, zuhaitza, adarra, hostoa… Loraldi berri bat izan da iragan asteburuan Urrunagan (Urruñan), eta abenduan berri ona datorren ez dakit, baina euskararen egunaren bezperetan idazten dut bihotzez, eta itxaro dut gure bitartez hitz egingo dutela gure ondorengoek, eta hatsa hartuko dutela euskaraz euskarari bizitza ematen segitzeko. 

Euskararen egunean hartu arnasa (edo hats hartu) urte osorako, eta eman euskarari behar duen tornuia! Etxeparek duela bost mende hori aldarrikatu zuen inprentaren jaiotzaren garaian, eta duela lau hamarkada, joan den mendean, Lurdes Iriondok kantatu zuena aldarrikatzen dut gaur nik ere bai: Gazte gera gazte eta ez gaude konforme, mundu garbiago bat bizi nahi genduke, gezurraren kontra injustizirik ez, gazte gera gazte ez gaude konforme!

Hainbeste bortizkeriaren erdian anaitasunez eta ahizpatasunez mintzatu nahi nuke, eta Agur Maria abestu ene herriaren alde egiteko, Estitxu kantariaren gisa. Iturri zaharretik ur berria edan nahiko nuke eta izokinaren gisa Bidasoan goiti iturburura joan, ene arbasoak besarkatzeko. 

Azken hatsa hartu aitzin, hatsa hartu eta eman nahi nuke oraindik luzaro, Durangoko Azokaz gaindi, hartzea ematea baita. Gure hatsa edo barneko biziaz ohartu eta adierazi nahi nizueke berriro ere euskara dela euskaldun egiten gaituena, eta berezi egiten gaitu barnean dugun horrek. Izan ere, denok dugu altxor bat gure barnean, eta poesia hori kanporatzen duena da poeta, poema-liburuak argitaratu edo ez. Poetikoki bizi dena da benetako poeta, eta ez poema-liburuak urtero argitaratzen dituena. Beraz, denok gara poetak, Auxtin Zamora poeta handiak dioen bezala. ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.