Garbiñe Beraetxe Morales: 'Gaur egungo folfklorea'
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilgunearen bertso sorta
Irunabarren eta HITZAren arteko elkarlana
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak eta OARSO BIDASOKO HITZAk elkarlanerako bidea zabaldu dute. Goialdean dagoen bertso sorta horren bosgarren emaitza da. Elkarlan horren arabera, hilabete guztietako azken ostiralerako Irunabarreko kideek bertso sorta egingo dute, eta HITZAk hori publikatuko du. Bosgarren honetan, Garbiñe Beraetxe Morales arduratu da ekarpena egiteaz. Doinua: ‘Besarkadak eta labankadak’
Gaur egungo folklorea
1.
Garai berriak iritsi dira
eta gai zaharrek oztopo
feminismoa gaur egun baita
matxismoan antidoto
letra matxistak eduki arren
musika ez dut gorroto
feminista naiz ta harro diot
perreoa dut gustoko
2.
Jamaikarren erritmoa dugu
gizartean murgilduta
Azken finean tradizioak
amaiera bat badu ta
Arin-arina ta fandangoa
dance hall-arekin nahastuta
hauetako bat aukeratzea
da nire barne burruka
3.
Skin, txonia, pijoa edo
abertzaleen tankera,
Gu Oialumen ibili ohi gera
Daddy Yankeeren antzera
Regetoia gaur egun delako
erromeri saiakera
Itxuragatik ez du ematen
baina denak fansak gera
4.
Adidas eta Salomonekin
sarritan goaz dotore
Gozategi, Tapia ta Leturia
eman zazue amore
Gaur egunean gazteak gara
trikitixaren traidore
regetoia ta perreoa
bihurtu dira folklore!