Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Egoitz Zelaia Perez: 'Mugaz bestaldeko biztanleak'

Irunabar logoa Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilgunea
2020/06/26

Irunabarren eta HITZAren arteko elkarlana
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak eta OARSO BIDASOKO HITZAk elkarlanerako bidea zabaldu dute. Behealdean dagoen bertso sorta horren hamargarren emaitza da. Elkarlan horren arabera, hilabete guztietako azken ostiralerako Irunabarreko kideek bertso sorta egingo dute, eta HITZAk hori publikatuko du.

Hamargarren honetan, Egoitz Zelaia Perez arduratu da bertso sorta egiteaz. Seteko hondartza (Supplique pour être enterré à la plage de Sète, Georges Brassens) doinuarekin abestea proposatu du.

Mugaz bestaldeko biztanleak


1.
Mugak irekita lau hil eta gero
Bidarte, Biarritz, Angeluko edo
Hendaiako hondartzara
pasatu zaitezke, eta lasai, beraz,
hemendik goitiko dena duzu erraz…
Berriro herri bat gara.

2.
Ahaleginduko naiz azaltzen, ea, e…
errealitate duzuna EAE
zabiltza jainko gisara
mugaz bestaldean begiratzen ari
zatzaizkiona, maiz, zure
zilborrari,
zu, (h)egozentrista zara.

3.
Mugaz bestaldeko biztanle
zarena
ikastola-kume, euskaldun zaharrena,
eraikitzaile, eraikin;
hemen batzuei min zerk eragin dien,
edo Frantziako politikarien
zazpi izen ezetz jakin.

4.
Ezagun zaizkizu, Tapia, Ortuzar.
Sanchez, Iglesias, dituzu lagun zahar,
Casado ere, behar bada.
Jakitatez ia dena dakizuna
aipatzerakoan lurraldetasuna
zertaz ari ote zara?

5.
Esaldi luzea bezain
barrokoa,
zure berriaren egunerokoa,
Espainian zentsatuta.
Zu, kazetaria, a zer
irakaspen!
ustez zabiltzana euskaraz
idazten
espainolez pentsatuta.

6.
Lore esperantzan dagoen
aihenak,
alde honetako jendarte
gehienak,
garuna dauka lehertzeko;
espainol hutsala, edo
berezkoa,
bihurtu baituzu derrigorrezkoa
EITB ulertzeko.

7.
Asimilazio bateko partaide
ahantzia duzu zein duzun
ahaide.
Ez ote da xelebrea?
Lehen pentsatuta badakizu gero
ez dela han bizi hemen egunero
ikusten dudan jendea.

8.
Iritzi emaile edo bertsolari,
izan langile soil edo agintari
erantzulea zara zu.
Beraz, mugaz muga
mugatutakoa
beste aldekoa edo aurkakoa
zaren hautatu ezazu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.