Gutuna: "Bidasoaldea HHIko euskara irakasgaiaren egoera"
Jose Mari Arribillaga Pikabea, Bidasoaldea HHIko ikaslea, HITZArekin harremanetan jarri da euskara irakasgaiko ikasleek bizi duten egoera azaltzeko. Jarraian, Jose Mari Arribillaga Pikabeak bidalitako gutuna, hitzez hitz:
Urte batzuk daramatzat ikasle Irungo HHIn, ikasketa desberdinetan. Azken urteetan, informatika ikasten ari naiz. 2024-2025 ikasturtearen bukaeran gauzak aldatu egin ziren. Euskarako, frantseseko, ingeleseko eta informatikako ikasketak kendu egin zituzten. 120 ikasle gutxi gorabehera ginen horietan. Azkenean, zuzendaritzarekin hitz egin ondoren, 120 ikasletik 10 egonda, informatikako ikasketak aurrera jarraitzea lortu genuen.
Ikusten dena da jarrera hori ez dela batere normala. Postura arront kontserbadoreak daude alde guztietatik: zuzendaritzatik, Irungo Udaletik, Gipuzkoako Foru Aldunditik, Eusko Jaurlaritzatik… Ikasketa horiek kentzeko arrazoia diru kontuak dira. Gure ikasketak ez arautuak, eta ustez, programa ez garrantzitsuak dira, merkeenak, eta ematen du gureek ez dutela dirurik ematen. Baina herri kultura behar bada, gure tokia behar dugu, guk ere zergak ordaintzen ditugulako.
Orain jakin berri dugu 2026-2027 ikasturterako izango dugun etorkizuna zein izango den. Zuzendariarekin harremanetan jarri nintzen, eta aldi berean esan nion, ea informatikako ikasleekin biltzeko aukera izango ote zuen. Hark ezetz. Informazioa emateko Irundik zehar eta abuztuan kartelak jarriko zirela esan zidan. Guk harengandik jakin nahi genuen ea gure etorkizuna zein izango ote den.
Gainontzeko ikasketena beste gai bat da, euskararena, ingelesarena edo frantsesarena. Euskararen kasua berezia da, atzerritik etorritakoentzat bakarrik eskainiko delako, eta Irungoak zer? HHHIren araudiaren arabera, euskara ikasketak atzerritik etorritakoentzat bakarrik dira. Akats edo hutsegite hau ez du inork konponduko?
Ea zuzenak garen, eta 2026-2027 ikasturtetik aurrera matrikulazio berriarekin jarraitzeko aukera dugun.
Sinatzailea: Jose Mari Arribillaga Pikabea. Bidasoaldea HHIko euskara ikaslea.

