Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

Bertso sorta: "Bidasoaldeko autobusaren aldaketak"

Josu Salegiren bertso sorta. Hondarribia.
2026/09/29

Josu Salegi hondarribiarrak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio departamendutik Bidasoaldean egingo dituzten autobusen aldaketak direla medio, bertso sorta bat prestatu du eta HITZAra bidali du, protesta gisa.

“Zazpi bertsoko sorta honetan adierazten da aldaketa, kasu gehienetan, okerrerako dela hondarribiar askorentzat, egunerokoan dabiltzan langile edo ikasle askorentzat kalterako izango baita. E20 kenduko da, eta E21aren frekuentzia murriztu. E15ak ere galera izango du ordu jakin batzuetan eta Hondarribitik Donostiara doan herriz herriko autobusak ordubete eta zazpi minuturaino behar izango ditu ibilbide guztia betetzeko. Nahiz eta Donostiako ospitalera, Miramonera eta aireportura zerbitzuak hobetu, linea estrukturalak, jendearen egunerokoan eragin handienak dutenak, kaltetuta geratzen dira”, azaldu du, sortaren atariko bezala, Salegik.

Hona hemen hondarribiarraren sorta:

Bidasoaldeko autobusaren aldaketak

Doinua: ‘Frantses euskaldun bat etorri zait’

1.
Bertso sorta honekin nahiko nuke
protesta bat egitea
Bidasoako autobusekin
egin dute nahastea,
Foru Aldundiak iraultza bat
nahi omen zuen hastea,
Hondarribian askorentzako
tristea den albistea.

2.
Foru Aldunditik egin duten
ordutegi aldaketa,
hitz ederrekin nekez saltzen da
horrelako murrizketa,
leku onean utzia dute
bezeroaren arreta,
lehen zegona hobea bada
aurrerapenikan ezta.

3.
Hondarribitik Donostiaruntz
baldin bazoaz goizero,
autobusa izango zenun
hiru ordu laurdenero,
orain ordea luzatu dute
aukera ordubetero,
ordu libreak alperrik dira
bidean galdu ezkero.

4.
Aireporturako zerbitzua
omen digute hobetu,
turista denak txaloka dira
ezin dutela sinistu,
maletaz autobus bat beteta
egingo nuke apustu
lanerakoan eserlekuan
baietz maletak aurkitu.

5.
Denboran errekor bat hautsi da
jartzen bagera begira,
Hondarribitik baldin bazoaz
herriz-herri Donostira
herri gehiago bildu ezkero
lineak soberan dira
topoa ere jeitsi zazute
nahi baduzute erdira.

6.
Irun Hondarribi artekoak
izan du bere galera,
sasoi ona baldin bazaude
zoaz oinez Irunera,
bestela bizikleta hartuta
auto artean aurrera,
geltokian zain egon ezkero
noizbait iritsiko zera.

7.
Hobekuntzaren izenarekin
guzti hau bataiatzea,
egokiago esan dezagun
guri ilea hartzea,
zerbitzua hobetu nahi bada
ez al da hobe jartzea?
edo bestela, gutxienean
dagoena ez kentzea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.