Infogramak ikusgai izango dira webgunean, Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietako datuak erakutsiz.


Bi udalek bat egin dute eskualdeko osasungintza hobetzea erreklamatzeko. "Kezkaz" bizi dute egoera eta bilera bat eskatu diote Osasun sailburuari.

Balorazio orokorra 6,2 puntukoa izan da. Udalak, identifikatutako beharren gainean lan egin nahi du orain.

Larunbat eta igandean izango dira trafiko aldaketak. Hainbat errepide ixteaz gain, zenbait kaleetan aparkatzea debekatuta egongo da ere.

Disko berriko 'Marranetis' abestia entzungai dago Youtube plataforman. Lehendabisico EP-a diskaren aurrerapen gisa kaleratu dute.

Udaletxeko arkupeetan agurtu dute herritarrek Zanpantzar, musikarekin batera. Haizeteagatik bertan behera geratu da desfilea.

Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleak animaliez mozorrotuta irten dira inauterietako kalejiran.

Hilaren 7an gertatu zen isurketa. Udalak berehala aktibatu zuen dagokion protokoloa. Une honetan laginak ikertzen ari dira.

Udal aurrekontuan negoziatzean Korrikaren prestakuntza lanetarako diru partida handitzea adostu dutela iragarri du EAJk.

Irungo kirolarien lana aitortzeko sariak dira eta Ficoban egingo da hilaren 20an. Irundarren Saria hautatzeko bozketa bihar hasiko da.

Otsailaren 24rako egun osoko egitaraua antolatu dute Larreaundi-Olaberriko auzo elkartearekin batera. Euskararekin duten konpromisoa berretsi dute.

Kateako San Isidro jaiak asteburu honetan izango dira, baita maiatzaren 19an ere. Dagoeneko jaietako erraldoien desfilea prestatzen hasi dira.

Zabaltza plazan jarriko dute karpa eta hilaren 26tik 28ra egingo dute ospakizuna. Embrujo Andaluz elkarteak antolatu du azoka.

Hautesle errolda kontsulta daiteke dagoeneko, baita erreklamazioak jarri ere. Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak.

San Marko egunean jarduerak antolatu dituzte arratsaldez Meaka auzo elkarteko plazatxoan. Haurrei zuzendutako jolasak izango dira.

Orotara, 105 enpresa erakusketariz gain, 2.000 lagunek parte hartu dute.

Opila egunean adin txikikoen drogen gehiegizko kontsumoa prebenitzeko asmoz egin dute. Bestalde, autobusak antolatu dituzte San Martzialera eta Guadalupera igotzeko.

Maiatzaren 4an egingo da Jaion! urteurren festa eta hogeigarrena izango dela iragarri dute.

Sanmartzialen aurretiko asteburuan jai giroa berotzen arituko dira. Kontzertuak doakoak izango dira.

Basurko eta Anaka kaleetan egingo dituzte hobekuntzak, eraikinaren ingurua oinezkoentzako irisgarriagoa izateko.

Hilaren 23ra bitarte Udal Liburutegian liburu bat mailegatzen duten lehen 40 pertsonek antzerki saioa ikusteko sarrerak doan eskuratu ditzakete.