Albisteak

Lezoaundiari buruzko liburuxka aurkeztuko dute bihar

Markesane parkeko lanak bukatzeke dauden arren, Aranzadi Zientzia Elkarteak parkean egin behar zituen lanak eginak ditu. Elkarteak liburuxka batean bildu ditu egin dituen ikerketa eta azterketak. Hala, bihar arratsaldean aurkeztuko dute liburuxka hori ...

admin

“Kanpo kaia ez da legezkoa eta ez du lanposturik ziurtatzen”

Oceana erakundea, EAEko Biologoen Elkargo ofiziala eta Pasaiako Udala kanpo kaiaren aurka agertu dira, proiektu hori “legez kontrakoa, ingumenari eraso larria eta  ekonomikoki jasanezina” dela argudiatuz. Horrez gain, Portu Agintaritzak trafikoaren gainean egiten dituen aurreikuspenak ez direla errealak nabarmendu dute; are gehiago, portuaren etorkizuna arriskuan jartzen duen zorduntza garrantzitsua planteatzen da. “Kanpo kaia eraikitzearen proposamenak ez du kontsentsurik, arbuioa baizik. Gisa horretako proiektua egungo porturen baldintzak hobetzeko dagoen irtenbide bakartzat aurkezteak arduratzen gaitu”, adierazi du Maider Ziganda Pasaiako alkateak. Ricardo Aguilar Oceana erakundeko ikerketa arduradunak nabarmendu duenez, izapide administratiboak ez dira errespetatu: “Natura 2000 Sarea aurtengorako zehaztu behar zen, baina Gobernu zentralak ez du legea betetzen”. Hamabi arrazoi Hiru erakundeek hamabi arrazoi ikusten dituzte kanpo kaiaren proiektua ilegala eta inkoherentea dela argudiatzeko. Proiektuak Europako legedia ez duela betetzen irizten diote, eta Portu Agintaritzak berak egindako ingurumen ikerketak ingurumena larriki kaltetuko duela gogorarazi dute. “Onartutakoa baino eragin handiagoa izango du, ez du ingurumen izapide egokiak betetzen eta nazioarteko hitzarmenak eta politikak urratzen ditu. Gainera, Kantaurikoko ekologia balore handiak dituen guneak  kaltetuko ditu”, salatu dute. Ekonomiari dagokionez, ez duela justifikaziorik eta lanposturik ziurtatzen ez duela adierazi dute. “Gauza bera gertatu zen Bilboko portua eraiki zutenean. Enplegua %40 murriztu zen”, azaldu du Javier [...]

admin

Gabonetan kontu handiz kontsumitzeko

Gabonak badatoz eta asko gastatzeko garaia izan ohi da. Gastu horiek hobeto antolatzen laguntzeko, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako kontsumo-zerbitzutik zenbait aholku eman dituzte. Nabarmendu dutenez, lehenik eta behin, gastuak planifikatu egin behar dira, gehiegi ez gastatzeko. Benetan behar ditugun gauzen zerrenda egin behar dugu, eta aurrekontu bat egin, gauza bakoitzerako gutxi gorabeherako prezio bat ezarriz. Erosketak egiterakoan, berriz, prezioak eta produktu eta zerbitzuen kalitatea alderatu behar dituzte erosleek. Janariei dagokienez, gauza jakina da janarien prezioek gora egiten dutela Gabonak iristeko zenbait aste falta direnean, eta horregatik menua aldez aurretik prestatzeko eta berritzeko —ohikoak ez diren plater alternatiboak erabiliz— proposamena egin dute Oarsoaldeatik. Jostailuak erosi aurretik ere hausnarketa egin behar dela nabarmendu dute, urtero-urtero apalategietan zokoratuta, erabili gabe, zenbat jostailu geratzen diren aintzat hartuz, edo jostailu jakin bat erostea zenbateraino den beharrezkoa baloratuz. Horren ildotik, oparitu beharreko produktu kopurua murritz daiteke, eta aldi berean etxeko txikiak anima ditzakegu erabiltzen ez dituzten jostailuak dohaintzan eman ditzaten. Jantzi eta oinetakoei dagokienez, sektore horretan eskaintza zabala izanik, behar bezala hausnartu gabe erosten dira askotan. Hortaz, erosi aurretik, benetan zer behar dugun pentsatzeko gomendioa eman dute Agentziatik. Gogoan hartu erosketaren txartela edo faktura eskatu eta gorde behar dela, produktuaren bermea den heinean. Gabonetan, inoiz baino [...]

admin

Ekologistak, Añarbeko 1.000 hektareatako erreserba gunearen alde

Errenteriako Udalak Añarben 1.000 hektareatako erreserba gunea sortzea proposatu du, eta Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza eta Haritzalde talde ekologistek bat egin dute ekimen horrekin. Erreserba gune horri esker, Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dauden Añarbeko pagadi eta hariztiak babestuko lirateke. Erreserba gune horrek ere Añarbeko urtegia babestuko luke. Ekologistek nabarmendu dute interes maila altua duela babesteko ekimen horrek, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena delako. Horrez gain, gogorarazi dute Añarbek fauna berezia daukala: igaraba, izokina, basakatua, okila… eta horiekin batera, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztun espezie ugari. Aiako Harriko inguruko udalek egindako lana ere goraipatu dute, “diru kopuru handia inbertitu dutelako, bioaniztasuna sustatzeko euren basoetan”. Hori dela eta, “koherentea” iruditzen zaie Errenteriako Udalak hartutako erabakia. Haatik, salatu egin dute Gipuzkoako Foru hartutako jarrera, “behin eta berriro trabak jartzen dizkiotelako Añarben erreserba gunea sortzeari, ehizaren lobby-aren alde”. Jarrera horrek, “ahultasuna, loturak eta dependentzia erakusten du ehizaren federazioarekiko”. Horrenbestez, EAJri, Rafael Uribarren Landa Eremuaren Garapenerako diputatuari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari basoen kontserbazioa eta birsorkuntza sustatzeko eskatu diote, “batik bat Natura 2000 sarearen baitan daudenak”. Gogorarazi dute egun badaudela sarearen baitan dauden guneak eta arriskuan daudenak. Hala nola, Ernio-Gatzume, Jaizkibel, Ulia eta Txingudi. Halaber, Uribarreni eskatu diote erreserba naturalen gaineko eztabaida Natura 2000 [...]

admin

Eskola Pilotako partidak jokatuko dituzte etzidamu

Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzidamu (larunbatean), Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan Benjamin Mailako pilotariek. Hori dela eta, 16:00etatik 17:30ak bitartean hiru pilotaleku horiek ezin iza...

admin

Udaleko ordezkariekin bilduko dira erretiratuak bihar arratsaldean

Bihar arratsaldean Lezoko Udaleko ordezkariekin bilduko dira erretiratuak, euren kezka nagusiak helarazteko asmoarekin. Bilera Aiton Bordaren egoitza nagusian izango da, Antonio Pildain kalean. Arratsaldeko seietan hasiko da bilera. Erretiratu guztiak ...

admin

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen emanaldirako sarrerak agortu dira

Sarrerak agortu dira. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek eskainiko duten emanaldirako sarrerarik ez dago jada. Lezoko Euskara eta Kultura Sailera, Altzate igerilekura eta Bekoerrota kiroldegira eta Errenteria-Oreretako Xenpelar Kulturdendara hurbiltzen...

admin
Gehiago