
Ascuregui elkarteak Port Aventurara bidaia antolatu du Aste Santurako. Saloura apirilaren 5etik 9ra joango dira izena ematen dutenak. Informazio gehiago nahi duenak, 685 77 93 39 telefono zenbakira dei dezake.

Olaia eta Aitor atzoz geroztik ari dira Antxoko Gure Zumardian bizitzen, San Marko Mankomunitatearen ekimenez handik hona dabilen Anai Handi ekologikoan. Ahalik eta hondakin gutxien sortzeko giltzarriak erakusteko asmoz erronka bota du Olaiak, bere pisukide Aitorri ez ezik, edukiontzira gerturatzen den antxotar orori birziklatzearen gaineko guztiak azaltzeko. Igandera bitartean izango dira Antxon. Hurrengo geltokia Lasarte-Orian dute.

Hondarribiko eta Urgull mendiko gazteluen, eta Donibaneko Piedadearen historia ezagutuko dute. Hondarribian hasi eta Donostian bukatuko den «zeharkaldi historikoa» antolatu du Bixi Bixik iganderako. 08:00etan irtengo dira elkartearen egoitzatik, auto...

Euskal Herrian kenpoa praktikatzen duten 12 urtetik beherako haurrek, Udaberriko Kenpo Jaialdian parte hartuko dute etzi, 16:00etan, Honbu Japoniar Zentro Kulturalean. Katak egingo dituzte, eta teknikak erakutsiko dituzte.

Gaurko Andreak emakume taldeak antolatuta, Tomates verdes fritos filma ikusi ahalko da gaur arratsaldean Nabartenean. Filma ikusi eta gero solasaldia egingo dute.

Malasia, naturaleza viva goiburuko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute gaur Zure Abenturaren Bila programaren barruan, gazteleraz. Ekimen honetan ohikoa den bezala, lanaren egileak berak aurkeztuko du dokumentala; gaur Felipe Cambon abenturazalearen txa...

Etorkizunean bakean bizi lelopean jardunaldiak antolatu ditu BAT Bakearen aldeko Taldeak. “Gure herriaren historiaren ikuspuntutik oso une berezi eta garrantzitsuan aurkitzen gara”, nabarmendu dute antolatzaileek eta jardunaldien helburua, ...

Zinema Euskaraz ekimenaren barruan, emanaldia antolatu du Errenteriako Udaleko Euskara Sailak gaurko eta biharko. Iratxoen Erregea filma emango dute bi egunetan, goizeko bederatzi eta erdietan hasita, Errenteria Hiria Kulturgunean. Euskara departamendu...

Udal liburutegiak antolatuta, literatur solasaldia egingo dute gaur 19:00etatik aurrera Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan. Ixiar Rozas idazlearen Edo zu edo ni liburua izango dute aztergai biltzen direnek, Ane Mayozek koordinatuta. Literatur solasald...

Udal Kirol Patronatuak kirol ikastaroak antolatu ditu 3 urtetik gorako haurrentzat udarako: Uda Kanpaina. Horien asmoa da “eskolaumeei hastapen eta perfekzionatze ikastaro batzuk ematea, kirol jarduerak praktika ditzaten, eta ikasturtean zehar eg...

Izpegi mendatetik Aldudera. Horixe Trintxer Mendi Taldeak hilaren 20rako antolatu duen mendi irteeran izena ematen dutenek egingo duten ibilaldia. 18 kilometro, sei ordu inguruan osatuko dituzte. Interesdunek ondoko telefono zenbakietara dei dezakete izena emateko: 943 39 07 21 edota 679 233 660.

Ostiraletan ohitura bilakatzen ari da Olaberria auzoko Bitamine espazioak Kasual Friday festa prestatzea. Gaur ere egingo dute, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Hainbat element nahasten dituzte: artea, musika… eta jateko eta edateko egoten da e...

Anaitasunaren kontrako partidan erakutsi zuten zuri-urdinek mailako edozein talde irabazteko gai direla, eta bihar gauza berbera egiten saiatuko dira. Real Union Bren kontra du norgehiagokaTrintxerpek, Don Boscon, 16:30etik aurrera

Nagore Medina Dominguez izango da aurtengo sanmartzialetako Alarde Parekidearen desfilean Kateako (Landetxa) konpainia ordezkatuko duen kantinera.

Zigorra murriztu arren, espetxean segiko dute Bateragune auziko auzipetuek. Atzo Espainiako Auzitegi Gorenak hartu zuen erabaki hori, eta honako espetxe zigorrak ebatzi zituen bost auzipetuentzat: Errenteria-Oreretako Sonia Jacintorentzat zein Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletarentzat, seina urteko espetxe zigorra (zortzina urtekoa ezarri zien Auzitegi Nazionalak); eta sei urte eta erdikoa, Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat (hamarna urtekoa ezarri zien Auzitegi Nazionalak). Zigorrik altuenak izan dituzten Otegi eta Diez, erakunde armatuko zuzendaritzako kidetzat jo zituen Auzitegi Nazionalak, baina Gorenak zuzendaritzako kide ez, erakunde armatuko kidetzat jo ditu. Nolanahi ere, Auzitegi Nazionalaren tesiari jarraitu dio Gorenak ere; alegia, ezker abertzalea bide politiko eta demokratikoen alde lerratzearen alde egin zuten lana ETAren aginduak jarraituz egin zutela. ETAren aginduz Batasuna berregituratzea egotzi die zigortu guztiei. Martxoaren 28tik zeuden Espainiako Auzitegi Gorenaren zain auzipetuak. Ebazpena ez da aho batekoa izan, eta bost magistratuetatik bik boto partikularra eman dute. Alberto Jorge Barreiro magistratuak absoluzioaren alde egin du, Auzitegi Nazionalaren epaian auzipetuen errugabetasun presuntzioaren eskubidea urratu dela arrazoituta. Miguel Colmenero magistratuak ere boto partikularra eman du, baina berak epaia errepikatu beharko litzatekeela ondorioztatu du. Erabaki hori hartzeko arrazoi nagusia, Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguezek epaimahaiaren kontra jarritako errekusazioa onartu beharko litzatekeela da, eta Auzitegi Nazionaleko epaimahaiaren inpartzialtasuna zalantzan [...]

Herritarrek kaiko Herrerarako landutako hirigintza proposamena eraikitzen nola hasi aztertuko dute Alkateordetzan bilduko dira bihar, 10:00etatik aurrera, Herrera Herrira plataformak deitutako batzarrera batzen direnak. Herritarrek landutako proposamen...

Itsas Mendiko Txistulari Taldeak udaberriko kontzertuak emango ditu bihar eta igandean. Biharko kontzertua San Pedroko elizan da, 20:00etan. Igandekoa, berriz, Donibaneko plazan, 13:00etan.

Olaldeko etxebizitza tasatuen zozketarako izena emateko epea luzatu egin dute. Berez, gaur zen izena emateko azken eguna, baina epea ekainaren 1era arte luzatu dute. Etxebizitza Bulegoan (Fermiñenen) eska daitezke zozketara apuntatzeko bete beharreko ...