
manifestazioa egingo dute kaleratzeak salatzeko

urruntze agindua urratu duelakoan gizon bat atxilotu dute

Gaztetxearen beharra alkdarrikatzeko taillerrak antolatu dituzte udal arkupeetan gazteek gaur goizean.

Gaur goizean agerraldia egin dute Lezoko plazan, Lezoko Zero Zabor Taldea aurkezteko, zero zabor filosofiaren alde egiteko. Esan dutenez, hondakinena “guk sortutako arazoa” da, eta “bizi dugun kontsumo ereduak gehiegizko hondakin kopu...

Bihar, udal txistulari taldekoak Katea (Landetxa) eta Urdanibia auzoetatik ibiliko dira, 09:00etatik aurrera.

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-BKL (Etzi, 11.45ean, Pasai Donibaneko kiroldegian). Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-ATB Gazkoplastika ITB (Etzi, 11:45ean, Galtzarabordan...

Haurren lehenengo hizkuntza euskara izateko sentsibilizazio kanpainaren parte da ekimena UEMAk autoetan jartzeko Kontuz haurrak! pegatina berria kaleratu du. Martxoaren 12tik Oiartzunen erroldatzen diren haur jaioberrien gurasoek pegatina berri hori jasoko dute, beste zenbait oparirekin batera (Guraso gara! gida, alkatearen gutuna, hazkuntza faseen liburuxka eta Lo-lo maite kantuen CDa). Material hori guztia euskararekin lotuta dago. Udalak gogorarazi duenez, «familia bidezko transmisioa gauzatzeko, ezinbestekoa da familia osatu berriengan eragitea, haurraren lehendabiziko hizkuntza euskara izan dadin». Udalak banatzen duen materialarekin, «sentiberatzeko, eskolatzeko eta euskarazko zerbitzuen aukerak» eskaintzen dizkiete gurasoei. «Euskararen jarraipena familia sortzen den unetik bermatzen lagunduko dituzten baliabideak eskaintzea beharrezkoa da», udalak gogorarazi duenez. Horrela, gurasoek haurrarekin duten lehenengo komunikazio jarduerak euskaraz izateko laguntza eskaini nahi du udalak.

Bihar, Chimeres antzerki taldeak Wajdi Mouawaden Forêts lana taularatuko du Mendi Zolan kulturgunean. 20:30ean hasiko da saioa.

Etzi, igandearekin, Hendaian Kantuz ekimenaren saioa izango da; Merkatu Zaharrean elkartuko dira.

Martxoko udalbatzarrari begira, bi mozio aurkeztuko ditu PSE-EEk. Batean, enplegu plan bat egiteko eskatuko dio udalari, eta horretarako, 500.000 euro bideratzea proposatzen du. Bestea, berriz, Niessen merkataritza zentroko supermerkatua kudeatuko duen enpresari babesa emateko izango da. Bigarren proposamenari lotuta, supermerkatua jartzea garrantzitsutzat jo du PSE-EEk, eta aukera hori ezin dela galdu esan du. Sabecoko langileak subrogatzeko udalak aurkeztutako konpromisoari buruz galdetuta, PSE-EEk adierazi du “lehentasuna” ematen diola enpresa berria sartzeari. Merinok erretiroa hartuko du Udalbatzar horretan bertan Juan Carlos Merinok zinegotzi izateari utziko diola jakinarazi dute gaur goizean Merinok berak eta Jose Angel Rodriguezek. Errenteriako alkate izandakoak erretiroa hartuko du, eta hain zuzen, Rodriguezek berak hartuko du PSE-EEko bozeramaile kargua. Horrez gain, PSE-EEko bi kideek udal gobernu taldearen hamar hilabeteen balantzea egin dute, eta batik bat, inbertsioak egin behar dituela nabarmendu dute. Hain zuzen, 2011ko ekitaldiko kontuen likidazioa egin ostean, gastuetarako 1,3 milioi euroko soberakin bat egon dela jakinarazi dute: “Horrek egiaztatzen du ez ginela gaizki ari, nahiz eta asko kritikatu gaituzten”, adierazi du Rodriguezek. Hain zuzen, soberakin horrekin uste du egin behar direla inbertsioak. Udal gobernua, ordea, horretatik “ihes” egiten ari dela iritzi dio, eta dirurik ez dagoela esaten duenean “dirua bazegoela eta badagoela eta gauzak egin daitezkeela” frogatu [...]

Urtzi Urkizu idazle eta kazetariak orain dela bi hilabete inguru aurkeztu zuen Kezka bat gutxiago poema liburua. Aurkezpen errezitaldiak egiten ari da orain lezoarra. Datorren igandean jaioterrian egingo du errezitaldia Urkizuk. Euskara eta Kultura Are...

Gara egunkariak jakinarazi duenez, Esteban Muruetagoienaren plaka hautsi zuen ertzaintza bi hilabetez lanik eta soldatarik gabe zigortu zuen Herrizaingo Sailak. Iazko urriaren 6an zigortu zuten ertzaintza, eta Rodolfo Ares arduradunak ez zuen erabaki h...

Funeraria Hondarribia SL enpresak Txingudi Beilatokiaren ateak zabaldu zituen iragan ostegunean Txiplao industriagunean. Enpresa berri honek orain arte eskualdean bakarra zen Tabisaren Beilatokiaren monopolioa haustea suposatuko du eta bere helburua, ...

Hondakinen atez ateko bilketa jartzea zergatik egingo duen azalduko die Lezoko Udalak herriko elkarteei zein herritarrei. Horretarako bilera erronda bat egingo dute. Erronda horren lehenengo saioa gaur arratsaldean egingo dute. Herriko elkarteetako kideei hitzordua 19:00etan jarri diete, Kultura Aretoan. Merkatariak eta herritarrak Gaurkoa lehenengo bilera izango den arren, beste hitzordu batzuk ere jarri nahi ditu udalak. Hurrengoa, merkatariekin. Hilaren bukaeran egin nahi dute, baina oraindik data zehazteke dago. Herritarrekin ere bildu nahi dute. Ekainerako hiruzpalau batzar antolatu nahi dituzte, herriko auzoetan, lezoar guztiengana iristeko asmoz. “Bakoitza egokien ikusten duen egunean joan daiteke bilerara azalpenak entzutera”, esan du udalak.

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez taberna eta kafetegi bateko erakusleihoak puskatu dituelako harri batekin. Herrizaingo Sailaren arabera, igande gauean ertzainei deitu zieten jakinarazteko Zumardian gizon bat hainba...

Ostiral goizean ireki zuten Betharramgo adineko pertsonentzako egoitza. Azpiegitura berriarekin nabarmen murriztuko dute eskualdeko itxarote zerrenda: zentro berriak egoitzarako 150 plaza prest ditu, horietatik 112 publikoak: 58 plaza adineko mendekoentzako, 30 psikogeriatrikoentzako eta 24 buruko gaixotasuna dutenentzako. Gainera, eraikin horretan jarri dute herriko eguneko zentroa ere, 30 plazakoa. Horietatik hemezortzi hitzartuak dira. Bidasoari lehentasuna Martin Garitano ahaldun nagusiak ostiralean esan zuenez, Bidasoko adinekoek dute lehentasuna plaza bat lortzeko, «baina inguruko beste biztanleei ere zabaltzeko aukera badago: 2010 urtea baino lehenagotik itxarote zerrendan dauden Oarsoaldeko bizilagunei ere zabaldu dizkiegu plazak». Egoitzako plaza baten zain dauden senar-emazteekin ere jarri dira harremanetan kudeatzaileak; izan ere, horien itxarote denbora asko luzatu ohi da, eta Garitanoren arabera, «oso zaila da bi plaza batera libratzea». Bestalde, «ezinbestekoa da hainbeste lan egin duen Joxe Gogorza apaiza aipatzea. Sekulako lana egin du, urte askotan udaletxetik aldundira, handik bankuetara, eta bertatik eraikuntza enpresetara mugitu da, eta azkenean, bere ametsaren fruitua hemen daukagu», esan zuen Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak. Lankidetza hitzarmena Gureak eta Caser Residencialek martxoan sinatu zuten hitzarmenaren ondorioz, ezintasunak dituzten pertsonek lan egingo dute Betharramgo egoitzan.

Nekazarien Eguna, San Isidro Eguna, ospatuko dute gaur Guadalupen. Egun osoan zehar elikadura azoka egingo dute bertan, baina horrez gain, eguraldiak laguntzen badu, egun osorako egitaraua antolatu dute. Egitaraua 10:45ean. Errosarioa. 11:00etan. Prozesioa, zelaien bedeinkapena eta bertsolariak. Jarraian, 12:00etan, meza eta omenaldia. 13:00etan. Bertso saioa Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Segidan, herri bazkaria Kantinan. 17:00etan. Jaitzubiako harri zulatzaileak. 17:30ean. Bertsolariak. 18:00ak aldera. Aizkolariak.

FUTBOLA Bigarren B Maila Osasuna B-Real Union 1-1 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Aurrera 1-2 Trintxerpe-Real Union B 0-1 Erregional Preferente Maila Lengokoak-Dunboa Eguzki 2-2 Munibe-Mariño 0-1 MAHAI TENISA Emak...

Ostiralean hasi eta atzo arte, dantza eta musika entzun eta ikusteko aukera izan da herriko hainbat txokotan. Ugaldetxoko lokaletako kideek antolatuta, hirugarren Dantza Batailoia egin dute. Ostiralean, kabareta izan zen Doneztebe plazan, haurrentzak...

Sevillaren kontra 0-2 galduta, mailaz igotzeko kanporaketetatik at geratu dira. Oiartzuarrak gogoz atera ziren zelaira atzo eguerdian, baina ez zuten golekin asmatu. Gainera, Sevillaren bi golak etxekoek sartu zituzten, euren atean.