
Puntaleko haur parkea berritzea, Akartegi auzoan bankuan jartzea, argiztapena hobetzea, seinalizazioak hobetzea... 228 proposamenetatik 12 aukeratu ditu Hondarribiko Udalak. 210.148,49 euro izango dira.

Apirileko udalbatza egingo dute gaur, eta ezarritako puntuen artean, gaur egun kanpo zerbitzuz kudeatzen den informatika saila berreskuratzea eztabaidatuko dute.

Mendeluk eraikina merezi zuela diote bi alderdiek, baina PSE-EEk azpimarratzen du konpromiso politiko totala behar duela auzoak.

Trans ikusgarritasunaren nazioarteko egunaren harira, Irungo Udalak adierazpen instituzioanala argitaratu du. Gaur, gainera, udaletxea argiztatuko dute.

Diagnostiko eta parte hartze prozesu partekatua oinarri izan duen planaren alde azaldu dira udalbatzarrean Abotsanitz eta EH Bildu, eta kontra EAJ eta PSE-EE.

Alderdi jeltzaleak gaur iragarri du nork lideratuko duen 2027ko udal hauteskundeetako kanpaina.

Bihar bozkatuko dute bigarren Berdintasun Plana. PSE-EEk aurreratu du ezezkoa emango duela.

Irun azken hamarkadetako eraldaketa handienetako baten aurrean dago eta ilusioz ekingo diote etorkizuneko helburuei.

Mozio bat aurkeztu du EAJk, kiroldegiko kuoten zati bat itzultzeko eskatzen. Abotsanitzek eta EH Bilduk ez zuten alde bozkatu.

EH Bilduko zinegotzia izandakoak bere kargua utzi du urtarrileko Osoko Bilkuran, eta Karlos Gebarak hartuko du koalizio abertzalean gelditutako hutsunea.

Ostegun honetan, hilak 23, 17:00etan bizilagunekin batera auzoko kaleak bisitatuko ditu, eta 19:00etan auzo-elkartean bilduko da.

Sozialisten ustez, planaren prozesuan ez da pluralitatea bermatu. Alardearen harirako gaiek bultzatu dituzte sozialistak ezezkoa ematera.

Lehiaketan orokorreko sistemaren bidez egingo dute aukeraketa.

Hainbat aldaketa txiki egingo dituzte Herritarren Arreta Bulegoan, hala nola mostradorea kendu eta beste langile bat gehitu.

Pasaden astean iragarritako auditoria independentearen harira adierazi da Abotsanitz. Haien ustez, auditoria tresna politiko eta teknikoa da, "iluntasuna zegoen tokia argia jartzeko".

Herri batzarraren ustez, erronka handiak daude oraindik aurrean, baina "duela bi urte terdi baino hobe dago Hondarribia"

Auditoriaren bitartez, eta irizpide tekniko eta dokumentalen bidez, demandan argudiatutako kontzeptu ekonomikoen errealitatea eta trazabilitatea egiaztatu nahi dute.

Udal gobernuak egindako legealdiko lehenengo bi urteen balantzearen aurka agertu dira sozialistak.

Zerbitzu publikoak eta tokiko ekonomia indartzera bideratzeko hainbat erabaki estrategiko eztabaidatu dituzte 2025eko azken ohiko osoko bilkuran.

Udalbatzak aho batez onartu du Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaritzari Guadalupeko gotorlekua oroimen leku katalogatzeko eskaria egitea.