
Proiektuak baliabide hezitzaileak eskaintzen ditu gazteek elikadura jasangarria lantzeko. Aurten, nobedade gisa, plataforma bat sortu dute.

Bihar Maria Goñi xakelariaren hitzaldia izango da Kasino Zaharrean, eta astelehenean, Xake Ttopara. Xakea ez da kirol hutsa bi eragileen ustez, gizartean ekiteko modua ere bada.

A11ko greba orokorra girotzeko egun osoko egitaraua antolatu du Bidasoaldeko Greba Batzordeak hainbat jarduerekin.

'Etxebizitza eskubidea bermatzeko espekulazioari ez' lelopean kalera aterako dira, mobilizazioaren xehetasunak azaltzeko prentsaurrekoa egin dute Zabaltza plazan.

Eguberrietako berritasun nagusia izango da; Ikust Alaian kokatuta egongo da eta hainbat egunetan irekiko dute.

Datorren astean, 24 film proiektatuko dituztez zinemaldi arkeologikoan; proiekzioetan, 500 ikasle bilduko ditu Amaia KZn.

ELAk elkarretaratzea egin du Pasquierreko egoitzan sektorearen beharrei erantzuteko benetako borondate eza salatzeko.

Aste Santuan eta ekainetik urrira zabalik egon da Lapurritarriko informazio gunea; guztira, bost jarduera antolatu dituzte ingurua ezagutzeko.

Azaroak 25aren harira hainbat jarduera antolatu ditu Emeki elkarteak datozen asteetan.

Nagore Laffageren amak urteotan egindako lanketa egin du, 'Por todas. Asun Casasola, activista contra la violencia sexual' liburuan. Aurkezpena hilaren 23an izango da, Palmera Monteron.

Tokiko Gobernu Batzarraren bidez onartu dute zazpigarren eta zortzigarren pabiloiak konpontzeko obra. Udalak 2024an abiatu zituen konponketak lanak.

Bidasoko eta Plaiaundiko Lanbide Heziketako Ikastetxeetako ikasleek egin dute, elkarlanean. Mugikortasun jasangarria sustatu nahi dute, batik bat.

Artelanak sei hilabetez maileguan hartzeko zerbitzua da. Ostegunetan dago eskuragarri zerbitzua, 18:00etatik 20:00etara.

Udalak 1. Linea eta Gautxoria indartzeko eta 5. linea sortzeko kontratazio prozesuari berriro ekin dio; proposamena Osoko Bilkuran eztabaidatuko dute.

Diabetesaren Munduko Egunean, hilak 14, haurren diabetesa ikustarazteko Mi Dulce Guerrero elkarteak pintxo solidarioa eskainiko du.

Beko Errotako eta Hiruztako txakolinak izango dira larunbat gauean Batzokiko mahaietan. Atsedena hartuko dute abenduaren 4ra arte, eta zerbitzua eder amaituko dute.

Etxebizitzaren aldeko greba orokorra dela eta, Irunbusek gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu egun osoan zehar.

Sukaldaritza tailerra egingo dute Zumardikoek aste honetan, ostegunean, Klink elkartean. Gazteei begira egingo dute egitasmoa.

'Etxebizitza duin eta eskuragarri bat izateko aukerarik gabe ez dagoela bizi proiekturik' aldarrikatzeko babesa eta atxikimendua adierazi ditu.

Behar Bidasoa elkartearen 50. urteurrenaren harira, Ruandako hiriarekin izandako elkarlanaren argazkiak bildu dituzte; hilaren 27ra arte, ikusgai.