Zure Abenturaren Bila (Irun): 'Hego konoan pedalei eragiten'
Irungo Udaleko Kultura Arloaren eskutik, ostegun honetan, maiatzak 9, «Zure abenturaren bila» programaren barruko beste saio bat egingo da. Oraingo honetan, «Ibar eta mendi artean, basamortu eta glaziar artean: Hego Konoan pedalei eragiten» izenburupean, bizikleta martxa bat ekarriko digute, Argentinako Andeetatik abiatuta. Hitzordua 19:30etan izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldi-aretoan.
Saioa gaztelaniaz izango da, Bego Garcíak aurkezpen bat egingo du, eta gero solasaldi bat egongo da, saioaren amaiera aldean. Guztira, 50 minutu iraungo du gutxi gorabehera, eta nahi duen oro sartu ahalko da, doan, leku guztiak bete bitartean.