Zure abenturaren bila (Irun): 'Egun on, Capitan'
Zure abenturaren bila programaren baitan pelikula bat programatu dute, ‘Egun on, Capitan’. Euskaraz proiektatuko da eta Maite Zumarraga Uribesalgo eta idoia Rubial Elorza protagonistak aurkezten egongo dira.
Sinopsia: 2018an hiru hilabete pasa zituzten Yosemiteko bailaran (California) eskalatzen: Bertako bizimodura egokitzen eta ahal izan zituzten bide gehienak eskalatzen. Unea iritsita, “Nose” bidetik Capitaineko gaina egin zuten. Ametsak egi bihurtzen direnean beste batzuei tartea uzten dietenez, 2019an AEBra bueltatu ginen. Oraingoan, Indian Creekeko (UTAH) pareta gorrixketara.

